GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

Panellinios, Last 16ko bigarren aurkaria

Etxeko penak baztertzeko ordua

K taldeko liderra bien arteko garailetik aterako da. Greziako ligan laugarrena, taldeari falta zaion izena zenbait jokalarik badute.

p036_f02_92078.jpg

BILBAO BASKET-PANELLINIOS

Arnaitz GORRITI

Joan den Europako saskibaloi txapelketan Estatu espainoleko hautatzaile Sergio Scariolok honako esaldi hau bota zuen: «Barrukoa barruan dagoela eta kanpokoa kanpoan dela konturatu ginenean hasi ginen gure jokoa egiten». Halako konjururen bat bilatu beharko du Fotis Katsikarisek bere taldearekin ere. Etxeko ligan arazoak erruz ditu; Eurocupean garaiezina da. Kanpoko arrakasta etxera ekarri ezinik ari den moduan, etxekoak ez al dio lehenago edo geroago kalterik eragingo Bilbao Basketi Europan!

Gogoetak gogoeta, ez dirudi Panellinios talde greziarra orain arte botatako gainerako aurkariak baino askoz zailagoa izango denik. Izenez ez da PAO, Olympiacos edo Aris bezain ezaguna, baina izana badu, Greziako ligan laugarren postuan baitago. Gainera, taldeari falta zaion izena badute zenbait jokalarik. Esaterako, Papamakarios, Xanthopoulos edo Kalaitzis greziarrak, Bruesa GBCko jokalari ohi Devin Smithek edo Djuro Ostojic serbiarrak.

Beltzezko gizonek Trevisori bezala, Panelliniosek Brose Baskets taldeari irabazi ziolarik, talde bien arteko garailea izango da K taldeko burua.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo