GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

Splitter gabe ongi jokatzeko giltza non den bilatu nahian

Marc Jacksonek azken partida jokatuko du bere zaleen aurrean, Kopako etenaren ostean, saskibaloia utziko baitu. Obradoiro une txarra bizitzen ari da.

p050_f01_55170.jpg

 

Arnaitz GORRITI

Gaur arratsaldekoa partida arraroa izango dela dirudi. Alde batetik, Oleson LEB Ligan ezagun egin zen hirira itzuliko da -LEB Ligan jarraitzen duen Rosalian jokatu zuen- eta, bada, Alaskako eskolta biziki motibaturik egongo dela dirudi. Bestetik, Splitter eta Barac gabe, batez ere brasildarra gabe, Baskoniak ongi jokatzen badakiela erakutsi nahiko du Zagrebeko eskapadaren ostean. Aurkaria, aurreneko itzuli bikaina egin ostean, gainbeheran dago eta horri etekina ateratzen saiatuko da.

Alabaina, galiziarrek ere badute motibaziorik. Izan ere, Marc Jacksonek Fontes Do Sar pabilioian jokatuko duen azken neurketa izango baitu gaur eguerdikoa. Asteon, estatubatuarrak saskibaloia uzteko asmoa duela aitortu du, «fisikoki zein mentalki akituta» dagoelako. Hala, taldea gauetik goizera bertan behera ez uztearren, Kopako etena iritsi arte jarraitzea onartu du; hau da, hurrengo asteburura arte.

Jacksonez gain, Stanic, Terry eta Bulfoni dira Curro Seguraren taldearen bizkarrezurra. Sanchez, Vasileiadis eta Dedovicek osatzen dute errotazioa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo