Baaz alderdiaren aurkako jazarpena nagusi Irakeko hautes-kanpainan
Saddam Husseinen Baaz alderdiarekin harremanak izan zituztelakoan ehunka hautagai baztertu dituzte martxoaren 7an Iraken egingo diren hauteskundeetatik. Bi hautagai xiitek zuzentzen duten batzorde batek 500 hautagai inguru legez kanpo utzi ditu. Horietatik 28k baino ez dute lortu, helegitea aurkeztuta, bozetan parte hartzeko aukera. Baaz-ekoak izan zirelakoan funtzionarioak ere kaleratu dituzte.
GARA |
Iraken martxoaren 7an egingo diren legegintzarako hauteskundeen kanpaina atzo hasi zen, Baaz alderdi ohiko ustezko kideen aurkako jazarpena nagusi dela. Horrela, ehunka hautagairen zerrendak legez kanpo utzi dituzte.
AEBetako tropek Iraketik alde egiteko ezarria duten eguna baino hilabete eskas batzuk lehenago izango dira hauteskundeak eta ia 19 milioi irakiarrek dute bozkatzeko eskubidea. 6.100 hautagairen artetik datozen lau urteetan Parlamentua osatuko duten 325 diputatuak aukeratu beharko dituzte.
Horma-irudi eta afixa ugari paratu dituzte herrialde osoan zehar, Mosul sunien hirian izan ezik, zazpi epailek osaturiko talde batek ilegalizaturiko 500 hautagairen artean soilik 28 berreskuratu ondoren. Guztiei Saddam Husseinen Baaz alderdiarekin zerikusia izatea egotzi diete.
Justizia eta Arduraren aldeko Batzordeak, 2008an Parlamentuak Baaz alderdiaren eragina ezabatzeko sorturikoak eta bi hautagai xiitek zuzentzen dutenak, urtarrilean 500 hautagai legez kanpo utzi zituen; zerrenda laikoen eta komunitate suniaren haserrea piztu zuen horrek.
Horietatik guztietatik, soilik 117k aurkeztu zuten helegitea eta zazpi epaileen batzordeak erabakia ostegun gauean plazaratu zuen. Baztertuen artean, Iad Alaui lehen ministro laiko ohiaren Bloke Irakiar zerrendako bi hautagai zeuden: Sale al-Mutlak eta Dhafer al-Ani.
«Prozesu politikoa akabatzen du erabaki honek eta Irakeko demokraziaren suizidioa da. Ez dute uste neurri honek hauteskundeetan parte hartzeko desira piztuko duenik. Gure herriarengandik banatu bagaituzte ez dute lortuko», adierazi zuen Al-Mutlakek telebistan.
Neurri horiez gain, hegoaldeko probintzia xiitetan, non lehen ministro Nuri al-Malikiren Zuzenbide Estatua zerrenda arrakastatsuena den, tokiko administrazioetako funtzionarioen «garbiketa kanpaina» bati ekin diote.
Babiloniako probintzian, Muktada Al-Sadren mugimenduko kide Salman al-Zarkani gobernadoreak gobernadoreordea kanporatu du, Bloke Irakiarreko hautagai Iskander Jawad Watut hain zuzen, iraganean Baaz alderdiarekin lotura izan zuelakoan; Watutek «Saddam Husseinen kontra lehen unean borrokatu zirenen artekoa» izan zela zin egin arren.
Nasirija-n, poliziaburuak hiru goi ofizial atxilotu ditu arrazoi beragatik eta Uasit, Karbala, Najaf eta Bagdad probintzietan, gobernadoreek Saddam Husseinen alderdiarekin harremanak izan zituzten funtzionarioak kaleratzeko batzordeak antolatuko dituztela adierazi dute.
Hiriburuan, hormak, poste elektrikoak eta arbolak afixez beteta daude. «Jainkoaren laguntzaz, borondatea eta aldaketa», nabarmentzen du Al-Malikiren zerrendak. Hauekin lehiatzen den Irakeko Akordio Nazional zerrenda xiitak «hiritarren eskubideak bermatu» nahi dituela aldarrikatzen du.
Laikoen artean, Irakeko Barne ministro Jauad Bolanik «Irakeko batasuna» du aipagai eta Mi-thal Alussi diputatu nazionalistaren zerrendak «besteek apurtu dutena konpontzea» du helburu.
Saddam Hussein jaio zen Tikrit hiriko inguruen tankerako eskualde sunietan, Bloke Irakiarra eta Jauad Bolaniren afixak dira nagusi, baina Al-Anbar probintziako Ramadin Al-Malikiren irudia ikus daiteke nonahi.
Xiitak nagusi diren hegoaldean, haien artean lehia bizia duten Irakeko Akordio Nazional eta lehen ministroa zerrendaren kartelak dira nagusi karriketan eta Suleimania hiri kurduan nazio honetako bi alderdi nagusienak eta Goran zerrenda (Aldaketa) disidentearenak ikusten dira.
Un total de diez personas murieron el jueves por la noche en una aldea del sur de Irak cuando tropas de EEUU abrieron fuego mientras registraban una vivienda, informaron ayer a Efe fuentes policiales.
Las fuentes dijeron que la masacre se registró en la aldea de Duwaijat, cerca de la ciudad de Amara, capital de la provincia de Missah.
«Las fuerzas estadounidenses abrieron fuego dentro una casa, matando a diez personas, siete de ellas de la misma familia», dijeron fuentes policiales iraquíes, que prefirieron mantener en reserva su identidad.
El Ejército de EEUU no ha proporcionado datos sobre lo sucedido. Las fuentes iraquíes no aclararon qué motivó a los soldados estadounidenses a abrir fuego dentro de la vivienda.
Las mismas fuentes dijeron que en esa operación las tropas estadounidenses arrestaron a doce personas y las trasladaron a una base militar de la zona.
Los militares estadounidenses desalojaron las ciudad iraquíes en junio pasado y están presentes sólo fuera de los centros urbanos. La seguridad en las ciudades ha quedado a cargo de las fuerzas iraquíes.
Por otra parte, al menos cuatro personas murieron ayer y otras 35 resultaron heridas en un triple atentado registrado en Nayaf, a 170 kilómetros al sur de Bagdad.
Las bombas tenían como objetivo peregrinos chiíes que se dirigían a Nayaf y que se han convertido en el principal objetivo de los atentados protagonizados por grupos sunníes en Irak. GARA
Irakeko segurtasun indarrek, AEBetakoen laguntzarekin, ustezko bost matxino hil zituzten Irango mugatik gertu. Washingtonen arabera, Teheranek Kataeb Hezbola talde armatuari sostengua ematen dio.