
Rauschenberg, soberakinak artearen bidez biziberritzen
Texasko �gluts�-ek, hau da, soberakinek eragindako atzeraldia da Robert Rauschenberg artista estatubatuarraren erakusketaren abiapuntua. Bilboko Guggenheim Museoak omenaldia eskainiko dio orain. Gaurtik irailaren 12ra arte, bide-seinaleekin, autoen matrikulekin edota bizikleta herdoilduekin sortutako arteaz gozatzeko aukera izango da.
Ane ARRUTI | BILBO
�Material bakoitzak dauka bere historia. Ez dago hoberik edo okerragorik�, esan ohi zuen Robert Rauschenbergek (Texas, 1925 - Florida, 2008) eta bere ibilbidean zehar frogatu zuen ez ziola ezertxori ere muzin egi-ten. Pintura, egurra, oihala, papera, kristala, metala, soinua, argiztapean... Guztiak izan zituen artista estatubatuarrak baliagarri. �Mundua zen bere paleta�, azaldu zuen atzo Susan David-sonek, New Yorkeko Guggenheim museoko Senior kontserbatzaile, Rauschenbergen lagun eta orain, David White-ekin batera, erakusketa honetako komisarioa denak.
Bilbora sarritan etorri zen artistari -1998an bere atzera begirako zabalena eskaini zuen Guggenheimek- Bizkaiko museoak eskaintzen dion omenaldi honean, oso ezagunak ez diren metalez egindako 60 eskultura bildu dituzte. Erakusketari izena ematen dioten gluts edo soberakinekin eginikoak dira, 80ko hamarkadaren erdialdetik hona landu- takoak. �50eko hamarkadako bere `Combines' saila ekar dezake gogora, gurpil batek inguratutako ahuntz ezagun hura�, esan zuen Davidsonek. Izan ere, Rauschenbergek beti sailka egin izan zuen lan eta honakoan, soberakinei �bigarren bizitza bat emanez� jarraitu zuen, �modu poetiko batean�.
Texas jaioterrira eginiko bidaia batetik abiatzen da �Gluts� erakusketa. Bertako ekonomia egoera larrian zegoen petrolio soberakinek eragindako atzeraldia zela-eta. Soberakinek eragin zuten, hain zuzen, gasolindegiak itxi eta abandonatzea, seinaleak herdoiltzea, auto hondatuak bazterrean uztea... Floridara itzuli eta han inguruko txatartegi batean bildutako bide-seinaleak, metalezko pertsianak, matrikulak, bizikleta hondatuak, hodiak... eraldatzeari ekin zion. �Estudiora au- rretik ideia jakinik gabe joatea gustatzen zitzaion, bertan materialek inspiratu zezaten�, adierazi zuen Whitek. �Hemen erakusten diren lanak gauetan egin ohi zituen, hain zuzen, egunean zehar egiten zituen beste zenbait lanek inspiratutakoa erabilita�, gaineratu zuen Davidsonek.
Rauschenberg Napolira ere joan ohi zela azaldu zuen Whitek: �Trisha Brown koreografoa laguna zuen eta, portuko greba baten ondorioz ikuskizunerako eszenografiarik gabe gelditu zen. Bobek -honela deitzen zioten gertukoek- Napoliko txatartegira joan eta bi egunetan egin zion guztia�. Lan prozesu hura ere biltzen du erakusketak argazki eta bideoen bidez.
Rauschenbergentzat ez zegoen murrizketarik, ez zegoen eragozpenik, eta egonez gero, gainditzen edo ez ikusiarena egiten saiatuko zen. �Grabitatea izan zen saihestu ezin izan zuen eragozpen bakarra�. Dislexikoa zen eta horrek �modu bisual batean lan egitera bultzatu zuen beti�. Erakusketa hau ere horrela antolatu da; ez kronologikoki, eskultura bakoitzaren kolore eta ezaugarriak kontuan hartuta.