Celaaren proposamenari muzin egiteko elkarretaratzera deitu du EEHEk Gasteizen
GARA |
Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak (EEHE) kezka agertu du hedabideen aurrean, ikasturte honetan «euskararen aurkako erasoak lege bilakatuko diren eta herritarren ahaleginez euskara berreskuratzeko lortutako emaitzak galduko» diren beldur. Horren tankera hartu diote datorren martxoaren 3an Isabel Celaak, Lakuako Hezkuntza Sailak, Gasteizko Parlamentuan aurkeztuko duen eredu hirueledunari, eta hori arbuiatzeko Legebiltzarraren kanpoaldean elkarretaratzera deitu dute.
Aitzitik, ez dute uste EAEko eredu berri hori denik euskara «hezkuntzan sufritzen ari den jazarpen» bakarra, «estrukturala» baiteritzote euskararen kontrako erasoari.
Nafarroan, Hello eta TIL froga pilotuak zirenak, «eredu ofizial bilakatuko» diren susmoa agertu zuten eta Ipar Euskal Herrian irakasle lanpostu ugari kendu izana salatu zuten.