Ligaxka bat jokatuz abiatuko da Berezkoen Binakako Txapelketa
J.L.
Berezkoen Binakako Txapelketa bihar abiatuko da aurrekanporaketa bat jokatuz. Ligaxka moduan jarri dute aurrekanporaketa hau lau bikorekin, denak denen aurka jokatuz, eta horko irabazleak jokatuko du lehiaketa nagusia.
Bihar, 17.00etatik aurrera, Bielle eta Harizmendi Lanberten eta Ducassouren aurka neurtuko dira. Etzi, berriz, ordu berean, Ezkurra I.a eta Kurutxari Alfaro eta Dermiten aurka jokatuko dute.
Hiru jardunalditara jokatuko da ligaxka hau, eta partida bat bihartik hasita hiru igandetan Lekornen jokatuko da; bestea astelehenetik aurrera, hirutan jarraian, Donibane Garazin.
Ligaxka moduan aritu beharko dute, denak denen aurka jokatuz, eta lehenengoak bakarrik izango du Txapelketan sartzeko modua.
Orain txapelketa horretan zeintzuk izango diren jakin nahi dute denek, zein biko izango diren besteak, alegia, baina oraindik ez da zehaztu ez zeintzuk izango diren, ez eta nola jokatuko den ere.
Pilotari batzuk arazo fisikoekin dabiltza. Larretxea, Idiart, Lazkano eta Etxeto ez dira beraien onenean, eta ikusiko da azkenean, datorren astean ziur asko, zeintzuk diren beste bikoak.