GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro Gipuzkoa Basketen garaipena

Zortzigarrena zortzigarrenean

Aspaldiko partez defentsan eta errebotean sendo azaldu ziren donostiarrak. Neurketa hirugarren laurdenean apurtu zuten.

p034_f01.jpg

LAGUN ARO GBC 84
MURTZIA 68

Arnaitz GORRITI I

Bazen garaia! Lagun Aro Gipuzkoa Basketek 2010eko lehenbiziko garaipena eskuratu zuen atzo eta, bide batez, Murtzia ia behin betirako hondoratu zuen. Zazpi porrot jarraian jaso ostean, zortzigarren saiakeran lortu zuten Pablo Lasorenek zortzigarren garaipena, alde handiarekin gainera. Jaitsiera postuek garaipen bakarrera jarraitzen dute, baina bolada txarra apurtu izanak konfiantza itzuli behar die donostiarrei.

Behingoagatik, etxekoek lan bikaina egin zuten defentsan eta horrek erasoko hutsegiteak hain garrantzizkoak ez izatea ahalbidetu zuen. Nahiz eta Panko eta Barbour izan taldeko saskiratzaile nagusiak, Doblas eta Mirallesen lana azpimarratzekoa izan zen, oso sendo eutsi baitzieten Edu Torresen taldeko pibotei eta kanpoko jokalariek aukera asko izan baitzituzten beren lanari esker.

Zirt edo zart egiteko garaia zelako, oso kontzentraturik kantxaratu ziren Lasorenak. Baloia zentzuz mugitu zuten hasieratik eta jaurtiketa onak bilatzea erdietsi zuten, nahiz eta portzentajeak nahiko eskasak izan. Hasierako minutuetan Barbourrek lan bikaina egin zuen, batik bat barneraldiei esker puntu errazak lortzen baitzituen. Laurdenaren amaieran, berriz, aurreneko hirukoak heldu ziren; Barbourrek sartu zuen lehena eta Sergio Sanchezek bigarrena.

Markagailuan ihes egiten saiatu ziren etxekoak bigarren laurdenean, eta Panko eta Sanchezen eskutik hamaika puntuko aldea lortu zuten (40-29). Delininkaitisen eskumuturrak, aldiz, atsedenaldian partida bizirik izatea eragin zuen (42-34).

Inflexio puntua

Neurketa atsedenetik bueltan apurtu zen. Murtziarrek 2-3 zonakako defentsa ezarri zuten donostiarrek hirukoetan duten portzentaje eskasa baliatzeko -ia hogei minutuz mantendu zuen Edu Torresek aipatu defentsa-. Nahiko ongi atera zitzaion jokaldia kataluniarrari eta laurdenaren erdialdera arte aldeak txikiak izan ziren (47-41).

Urduritasuna ezagun zen jokalari guztiengan, nonbaitetik apurtu behar baitzen partida. Aspaldiko partez etxekoek hautsi zuten. Ignerskik aurreneko puntuak lortu zituen eta Pankok txirrinarekin batera hiruko garrantzitsu bat lortu zuen. Sergio Sanchezek, berriz, bere lana «bi gehi bat» bikain bat saskiratuz borobildu zuen.

Defentsak bere horretan eutsi zuenez, etxekoek 12-1eko partziala osatu zuten Murtziari behin betiko agur esateko. Azken minutuetan, Paulao Prestes eta Vujanicen eskutik, gogotik ekin zioten kanpokoek, baina partida kontrolpean zegoen jada. Ordua zen!

Pablo Laso destaca el carácter de sus jugadores

Pablo Laso suele relativizar bastante los resultados, tanto cuando gana como cuando pierde. Sin embargo, el gasteiztarra no pudo evitar una mueca de alivio.

«Aunque esta victoria tiene la misma importancia que la primera, es verdad que la necesitábamos. El equipo ha mostrado carácter, y también la consistencia que le ha faltado otras veces. Todo el mundo ha aportado», declaró.

Laso destacó la defensa del tercer cuarto. «Con 47-41, fallábamos tiros claros, pero la defensa nos sostenía. Además hemos reboteado y movido mejor el balón, de modo que el equipo ha logrado tiros solos y segundas opciones. Los pivots han sido muy valiosos». A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo