GARA > Idatzia > Kultura

Henry D. Thoreauren «Desobedientzia zibila» euskaraz eman du Potxo argitaletxeak

p042_f01_88x88.jpg

GARA | DONOSTIA

Edu Lartzanguren kazetariak (Eibar, 1969) Henry David Thoreauren «Resistance to Civil Government, or Civil Disobedience» euskaratu eta argitaratu du Potxo argitaletxean, aurretik «Ostiela!» aldizkarian eman eta gero. Lartzangurenek itzuli liburuari Markos Zapiain filosofo eta irakasleak egin dio aitzinsolasa.

Potxo argitaletxeak liburua, paperean argitaratzeaz gain, sarean ere jarri du eskuragarri -irakurri zein jaisteko-, lizentzia librean (egilearen datu biografiko eta informazio gehiagorekin). Gainera, atari berean, nahi duenak entzun ere egin dezake testua, audio-liburu delako baten bitartez.

Pentsalaria

Henry David Thoureauren «bizitzan asko bidaiatu naiz... nire herriaren barruan» aipua paratu du Potxo argitaletxeak atondu duen Internet atarian, eta «pertsona gutxik eragin dute horrenbeste hain gutxirekin» azaldu, estatubatuar pentsalari ez horren ezagunari buruz.

Thoreau AEBetako Massachusettes hirian jaio zen 1817ko uztailaren 12an, eta 1862ko maiatzaren 6an zendu. Estatubatuar idazle, natur ikertzaile eta filosofoa «Walden» liburua idazteagatik da batez ere ezaguna (inguru naturalean soiltasunez bizitzeko hausnarketa, eta ekologista mugimenduaren hastapenetan oso erabilia izan zena), baita 1849an «Desobedientzia zibila» saiakera argitaratu zuelako ere. Bertan, «gobernuaren betebeharra eta berorrek giza bizitzan duen eragina aztertzen ditu».

XX. mende hasierako pentsalari, idazle eta filosofoen artean eragin nabarmena izan zuten Thoureau filosofo eta idazlearen hausnarketek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo