GARA > Idatzia > Euskal Herria

Presoen senideak miatzearen aurkako ekimenak epaitegietan

Hego Euskal Herriko hiriburu eta hainbat herritako epaitegien aurrean ekimenak egingo dituzte gaur, euskal preso politikoen senide eta lagunen aurkako miaketak salatzeko. Azken hilabeteetan ehunka bisita bertan behera geratu direla gogorarazi eta tratu duin bat jasotzeko eskubidea aldarrikatuko dute. Atzo dagoeneko 40 salaketa judizial aurkeztu zituzten Sestaon.

GARA |

Senide eta lagunen aurkako miaketak salatzeko eta tratu duin bat aldarrikatzeko ekimenak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hainbat epaitegiren aurrean; Bilbo, Durango, Donostia, Tolosa, Gasteiz eta Iruñean hain zuzen. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte Bilbon eta Gasteizen. Sestaon, berriz, atzo eguerdian egin zuten elkarretaratzea epaitegi aurrean eta 40 salaketa judizial aurkeztu zituzten.

Bestalde, hileko azken ostiraleko mobilizazioetan presoen egoerak «okerrera» besterik ez duela egiten salatu zuen Etxeratek eta espetxe politika «kriminala» amai dadin lanean jarraituko dutela esan zuten.

Arratsaldean egindako elkarretaratzeetan 25 lagun batu ziren Antzuolan, Berrizen 22, Azpeitian 84, Muskizen 10, Ondarroan 229, Donostiako Amara auzoan 45, Zumaian 50, Oñatin 100, Amezketan 25, Getarian 30, Mundakan 19, Aramaion 35, Bermeon 25, Iruñean 600, Legorretan 25, Deban 47, Elgetan 25, Uharten 30, Galdakaon 120, Urdulizen 13, Plentzian 12, Trintxerpen 17, Zarautzen 185, Trapagan 31, Munitibarren 25, Arrigorriagan 42, Zaratamon 20, Aulestian 85, Ataunen 25, Gatikan 8, Leioan 56, Maulen 15, Donibane-Lohizunen 50, Bergaran 71, Irurtzunen 22, Gasteizen 540, Santurtzin 53 eta Beasainen 65.

Busturian 44 lagun bildu ziren eta ongi etorria eman zioten Urko Manzisidor preso ohiari. Sestaon 55 lagun izan ziren, Amurrion 40, Sopelan 60, Zornotzan 100, Arbizun 50, Usurbilen 74, Anoetan 23, Etxebarrian 34, Lazkaon 82, Urnietan 28, Zizurkilen 15, Barakaldon 75, Durangon 150, Bakion 35, Elgoibarren 60, Erromon 65, Garesen 38, Larrabetzun 61, Basaurin 78, Beran 20, Guardian 25, Oiartzunen 140, Zuian 25, Hernanin 225 eta Altsasun giza katea egin zuten 50 lagunek.

Villabonan 76 pertsonak parte hartu zuten elkarretaratzean, Pasai Donibanen 42k, Lasarten 120k, Lizarran 53k, Ajangizen 40k, Usansolon 12k, Ataunen 33k, Iurretan 45ek, Sondikan 8k, Ibarran 60k, Lemoizen 10ek, Angelun 9k, Uztaritzen 21ek, Baionan 50ek, Garazin 28k, Senperen 7k, Urduñan 42k, Lekeition 130k, Arratian 60k eta Portugaleten 66k. Araian 15 lagun batu ziren, Elorrion 115, Pasaian 78 Gernikan 66, Barañainen 47, Astigarragan 16, Lekunberrin 11, Berangon 34, Zallan 25, Urretxu-Zumarragan 67, Etxarri-Aranatzen 63, Leitzan 85, Azkoitian 82, Lesakan 54, Berriozarren 45, Irunberrin 25, Lezon 43, Aretxabaletan 41, Donostian 280, Irunen 110 eta Bilbon 130 Sabin Etxea parean eta 200 Arriagan. Algortan 230 lagun batu ziren eta ongi etorria egin zioten Enrique Noya atxilotuari.

Ertzaintzaren trabak

Andoainen 33 lagunek parte hartu zuten giza kate batean eta Ertzaintzak espaloitik egitera behartu zituen. Lizartzan batu ziren 40 lagunek, berriz, bi multzotan banatu behar izan zuten baimenik ez zutela argudiatuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo