Baskoniaren laugarren porrota ACB Ligan
Aste gazi-gozoa ezin irriz bukatu
Caja Laboralek hasierako eraso eraginkorrean jarri zuen konfiantza osoa eta defentsa lana ahaztu. Golubovicek debut ona egin zuen.
KANARIA HANDIA 86
CAJA LABORAL BASKONIA 85
Koldo AKORDARREMENTERIA
Egunerokotasunean murgiltzeko garaia heldu zen berriro. Etxeko Ligan buru-belarri sartu behar bueltan. Atsekabez beteriko Kopa egun gazi-gozoak ahaztuz eta Europan Khimkiren aurka lortutakoa gogoratuz, Kanaria Handia taldearen aurka sentsazioak berreskuratzeko eguna iritsi zen. Negar eta irriz hornitutako astea garaipen batekin agurtu nahi izan zuten Ivanovicen jokalariek, baina gorabehera handiko neurketa baten ondorioz, Baskoniak denboraldiko laugarren porrota jaso zuen.
Sistema anarkiko batek antolatu zuen lehiaren lehen zatia. NBAko partida baten puntuaketa altuak jarraituz, neurketako lehen laurdena Caja Laboralen aldeko 26-30 partzialarekin amaitu zen. Defentsan lan gutxi eta erasoan baliabide gehiegi; ikusgarria zalearentzat, baina hutsala taktiken garapen dotorea eman zedin. Baten kondena, eta bestearen salbazioa.
Izan ere, Ivanovicen mutilek konfiantza handiegiz hartu zuten partidaren bigarren laurdena. Hiru saskiratze baino ez zituzten huts egin lehen laurdenean, eta halako portzentajeei eutsiko zietela sinistuta, guztiz albo batera utzi zituzten defentsa lanak. Kirol honetan dagoen lege nagusietako batek dio erasoa faktore askok baldintza dezaketela, eta edozein unetan alda daitekeela inertzia. Defentsan, aldiz, ekuazioa sinpleagoa izaten da; zenbat eta gogo handiagoz aritu, are eta eraginkorragoa da.
Denbora kontua zen, eta laster egin zuten behera Baskoniaren jaurtiketa datu bikainek. Atzean lan ohitura falta handia sumatu zen, eta Golubovic fitxatu berriak bota zuen izerdi gehien. Jaycee Carroll eta Augustinen ekinak laster berpiztu zituen kanariarrak, eta bigarren laurdenean 29-19ko partziala lortu zuten etxekoek. Carl English, bere kide ohien aurka irudi on bat emateko gogoz, izan zen gasteiztarren arteko jokalaririk indartsuena. Atsedenaldira 55-49.
Stanko Baracen hirugarren faltak oso ukituta utzi zuen gasteiztarren zona, eta Golubovicek uste baino minutu gehiago jokatu zituen. Benetan irudi ona eman zuen Montenegrokoak; erreboteatzaile ona dela erakutsi zuen; borrokalaria atzean baina erasoko mugimenduetan motel samarra. Baskonia jokoan sartzen hasi zen orduan, eta Pau Ribasen hiruko batekin lehia berdinduta geratu zen. Alta, Marcus Norrisek zulo handiak aurkitu zituen gasteiztarren defentsan, eta hirugarren laurdena berriro ere kanariarren alde bukatu zen, La Rocan bildutako zaleen gozamenerako (70-66).
Teletovic ez zen nahikoa izan
Bat-batean heldu zen liderren ordua. Splitter ez zela, bi izeni egokitu zitzaien erantzukizuna: Teletovici eta San Emeteriori. Biek ala biek minutu onak jokatu zituzten, baina bosniarra izan zen gasteiztarren berpiztearen erantzulea. Segidan lortutako hiru hirukok oxigenoa eraman zuten Baskoniaren birikietara, baina zoro jarraitzen zuen lehiak. Jaycee Carroll estatubatuarrak hartu zuen agintea. Bere gidaritzapean kanariarrek aurretik jarraitu zuten, baina Ivanovicenak ez zebiltzan urruti.
Eta orduan laudorioak madarikazio bihurtu ziren. Akats gutxi egiten dituen San Emeteriok oso garrantzitsua zen baloia galdu zuen, eta Huertasek zaleen haserrea piztu zuen jokaldi ulergaitza burutu zuen: partida bukatzeko 10 segundoren faltan, eta arabarrak hiru puntu atzetik zihoazela, hirukoari uko egin eta brasildarrak bi puntuko saskiratzea bilatu zuen. Lanak azken unerako uztearen gaitzak.
Segundo gutxiren faltan, eta taldea hiru puntu atzetik joanda, ulergaitza egin zen Huertasek lortu zuen bi puntuko saskiratzea. Alta, partida bukaeran baino, hasieran lortutako gehiegizko konfiantzak hil zuen atzo Baskonia.
Dusko Ivanovic achacó a los 18 rebotes ofensivos que concedieron al Gran Canaria gran parte de la derrota. «18 rebotes ofensivos son demasiados y además han cogido tres o cuatro de ellos en momentos claves del partido. Excepto en el segundo cuarto, donde no hemos tenido una unión para jugar bien, hemos luchado, pero ese defecto del rebote da el resultado de haber perdido este partido», explicó el técnico.
Preguntado por la jugada en la que Marcelinho Huertas penetró y anotó una canasta de dos cuando necesitaban un triple para forzar la prórroga, el entrenador baskonista no quiso hacer sangre y explicó que «necesitábamos un triple, él ha penetrado pero no ha visto a nadie al que podía sacar el balón, todos estaban cerrados. Pero no hay que mirar a la última jugada para explicar la derrota».