GARA > Idatzia > Kultura

Aurten ere euskal artistek beren lanak Txinan aurkeztu ahal izango dituzte

GARA | DONOSTIA

MA Studioak euskal sortzaileen lana Txinan sustatzeko helburuz, bigarren urtez Euskal Herrian bizi diren artistentzat egonaldi programa abiatuko du. Deialdiaren helburua, arte garaikideko edozein arlorekin edo diziplinarekin lotura duten lau proiektu aukeratzea eta Txinan aurkeztea da, Pekineko Ma Studioan. Proiektua garatzeko egonaldia bi hilabetekoa izango da eta egitasmo guztiak bakarkakoak izango dira.

Aurtengoan, lehenengo egonaldian (maiatzaren 1etik ekainaren 30era), Isabel Herguera eta Juan Azpitarte izango dira Txinan «Egunero 100 Fograma» eta «Brote» proiektuekin, hurrenez hurren.

Bigarren txandan, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egingo dena, Iñigo Salaberria eta Aitor Lajarin euskal artistak egongo dira «Itzal txinatarrak» eta «Profiling Postcity» egitasmoekin.

Egonaldiaren azken egunetan erakusketa bat antolatuko da bertako eta nazioarteko egileekin eta galeriekin.

Más de 30.000 aficionados a la música clásica han asistido este fin de semana en Bilbo a los conciertos organizados dentro del ciclo Musika-Música. La edición de este año ha estado dedicada a Chopin y el periodo musical del Romanticismo; el año que viene, será Wolfgang Amadeus Mozart quien protagonice este festival.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo