GARA > Idatzia > Euskal Herria

ELA eta LABek ez dute parte hartu hiru hizkuntzako ereduari buruzko bileran

GARA |

ELAk eta LABek ez zuten parte hartu atzo Lakuako Hezkuntza sailburuak hiru hizkuntzako hezkuntza egitasmo berriaren inguruan antolatutako bileran. Aurreko astean Legebiltzarrean aurkeztutako proiektu horren ildoak hezkuntza eragileen iritziak kontuan hartu gabe zehaztu dituztela kritikatu zuten bi sindikatuek. Eredu horren inguruko erabakiak hartuta daudela eta ezin izan dutela ekarpenik egin adierazi zuten. Hori dela eta, LABek atzoko bilera «antzerki saio» hutsa besterik ez dela nabarmendu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo