ESCO TALDEA
Baionako gatzagategia itxiko dute eta 65 langile kalean geratuko dira
ESCO TALDEA
«Lehiakortasun arazoak» jota, SCB, Cerebos gatz ezaguna ekoizten duen enpresa ixtea erabaki du, azkenean, Esco taldeak. Hortaz, uda aitzin, Mugerren hainbeste urte eman dituzten gatzagako 65 langileak kalean geratuko dira. Gehienek 50 urte inguru dituzte eta soilik bosti eskaini diete ordezko lanpostu bat taldeko beste enpresa batean, baina Estatu frantseseko iparraldean. Baionako gatza oso garbia eta kalitate handikoa izaki, betidanik erabili izan da produktuak gatzatzeko.