«Musika eta hitza»
Jabier Kaltzakorta eta Niko Etxart Bilbo Zaharra Forumean izango dira gaur
Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatu ohi duen forumak hitzordua jarri dei gaur herritarrei ahozkotasunari eta herri literaturari eskainitako jardunaldien barnean. Bertan, Jabier Kaltzakorta bizkaitar irakasleak eta Niko Etxart zuberotar musikariak «Musika eta hitza» azpigaia izango dute mintzagai, 19.00etan eta doako sarrerarekin. Hitzaldia Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitza nagusian egingo da.