GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Laneko jazarpena, gero eta arrisku handiagoa

Atzo Bilbon UGTk antolatutako jardunaldietan aurkeztu zuten ikerketak laneko jazarpena kezkatzeko motiboa dela utzi du agerian. Benetan kezkatzeko modukoa, bereziki Estatu espainolean. Izan ere, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak Europako 31 herrialdetan egindako inkestaren arabera, Estatu espainoleko enpresak batez bestekoaren oso azpitik daude arrisku psikosoziala ebaluatzeari eta hari aurre egiteko neurriak hartzeari dagokionez. Laneko jazarpena -estresa, depresioa eta beste arazo psikosozial batzuk- behin-behineko lanerako ezintasunaren laugarren kausa da munduan, baina Estatu espainolean lehena. Eta, hala ere, arrisku psikosoziala ez dago lan gaixotasun gisa onartuta. Datu asko eskaintzen du ikerketa horrek, denak kezkagarriak, baina esanguratsuak era berean. Ez da ahaztu behar egoera horrek erantzule jakinak dituela: besteak beste eta nagusiki, enpresak. Ikerketak agertzen duenez, gainera, krisialdian egoerak okerrera egin izanak esan nahi du enpresariek krisiaz baliatu direla lan baldintzak eskasteko. Eta ez da gutxi UGTko idazkari nagusi Candido Mendezek, Bilboko jardunaldietan parte hartu zuenak, krisialdian prekarietatea emendatu egin dela onartzea, lan erreformak -gero prekarietate handiagoa ahalbidetzen duten erreformak- sinatzen dituztenetako bat izanda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo