GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Aldarrikapenak, festak eta musikak bat egingo dute Añorgako Elkartasun Egunean

K. OTAMENDI | DONOSTIA

Urtero legez, espetxeetako ziega ilunetan gatibu diren euskal preso politikoen sostengurako eta sakabanaketa politikaren gastu ekonomiko izugarriei aurre egiteko Elkartasun festa antolatu dute Donostiako Añorga auzoko zinema zaharrean. Egun osoko egitaraua amaitzeko, musika emanaldia iragarri dute gauerako. Hamarretatik aurrera, Ze Esatek, Des-Kontrol eta U.K. Bill taldeak arituko dira aldarrikapena eta festa uztartuko dituen jaialdian. Des-Kontrol taldeak atzean utzi ditu jasandako erasoetako zauri eta ubeldurak, eta berriz ere errepidean, «Aurrera begira» laneko kantak garagardoz beteriko ukabil altxatuekin uztartuko dituzte. U.K. Bill taldeak, berriz, etxean jokatuko du, beraiek ekoitziriko «Paradisu Sekretua» diskoko kantak auzokoen aurrean eskainiz rock&roll gau izerditsuan.

Ze Esatek taldearekin amaituz, festa eta mestizaje doinuak zabalduko dira oholtza gainetik. Ugariak dira taldeak eman dituen kontzertuak, eta disko berria kalean, beste makina bat dira udara bitarte etorriko direnak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo