
UMOREA
Faemino eta Cansado: berdin-berdina ez da, baina bai antzekoa
Tituluak ez du inor engainatzen, «Parecido no es lo mismo» horixe da, hain zuzen, antzeko ikuskizun bat; antzekoa, baina ez berbera. Testuak aldatu dira; zorionez, ez dira berberak; antzekoak bai, agian, baina ezberdinak. Madrildar bikote surrealista eta jostagarri honen planteamendu estetiko eta ideologikoetan beste aurrerapauso bat. Donostian sarrerak aspaldi agortu ziren.