GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

OSPAKIZUNA

Durangaldeko 55. Txistulari Egunean jaia sortu zuen zaldibartarra izango da

Orain dela 55 urte Abadiñon egin zen lehenengoz, Durangaldeko txistulariak batzeko eta txistu zaletasuna indartzeko helburuekin. Ibilbide luze hori ospatzeko, gaurko Durangaldeko Txistulari Egunean eskualdekoez gain -Elorrio, Otxandio, Garai, Berriz, Mañaria, Abadiño, Mallabia, Atxondo, Durango eta Zaldibar-, beste hainbat herritako lagun ere izango dira -Zornotza, Bilbo, Barakaldo eta Ondarroa-. Kontzertuan entzule lez parte hartuko du egun honen sortzailea izan zan Juan Lasuenek, Zaldibarko semeak. Ekitaldiak 10.30ean hasiko dira kalejira batekin. 12.45ean kontzertua eskainiko dute San Andres elizan eta 13.30ean, erregelak plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo