GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Arabako ustelkeria akusazioen aurrean, EAJren ardura, besteak beste, azalpenak ematea da

Estatu espainoleko hainbat eskualdetan ustelkeria dela-eta PP alderdiaren aurka abian diren kasuekin konparatzea lasaigarri suerta daiteke EAJrentzat, baina argudioa ez da politikoki onargarria. Araban ustelkeriagatik akusatu dituzten beren kideen kasuan, espainiar eskuindarrekin konparatuz gero, beraiek «primeran» jokatu dutela esatea onar daiteke zentzu batean, PPk darabilen diskurtsoari erantzuteko, adibidez. Baina EAJk ezin du argudio hori erabili bere gain dituen ardurak ez betetzeko. Aldundiak eta horren arduradunek gertatu denari buruz azalpenak eman behar dituzte, lehenik eta behin. Alfredo De Miguel eta EAJko beste zazpi lagunen aurka influentzia-trafikoa, eroskeria eta dirua zuritzea leporatuta abian den sumarioa sekretupean dagoela-eta beren kideen errugabetasun presuntzioa ez dela errespetatu esan dute jelkideek. Aldi berean, ordea, beren esku eta are akusatuen ahotik ere jaso duten informazioa ezkutatzen ari dira. Ondo dakite zeintzuk diren akusazioak eta zein izan den beren kideen parte-hartzea -edo, bestela, jakin beharko lukete-. EAJko zuzendaritzak eta Aldundiak argiago jokatu behar du auzi honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo