GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Elección de material de la final del campeonato de parejas

Gorrientzat hirugarren «finala» da igandekoa

Inaxio ERRANDONEA Aspeko zuzendari komertziala

Mundu guztiak esaten du faborito moduan aterako direla Xala eta Zubieta, baina nik ez dut hain argi ikusten. Txapelketa hasi zenean inork ez zuen kontatzen Gonzalez eta Laskurainekin, baina dagoeneko bi «final» jokatu dituzte txapelketa honetan: lehen ligaxkako azken partida hil ala bizikoa izan zen Aimar Olaizola eta Oier Mendizabalen aurka, eta finalerdietako azkena ere horrelakoxea izan zen Titin eta Pascualen kontra. Biak aurrera ateratzeko gai izan dira eta finalean sartzea lortu dute. Horregatik, esan daiteke ohituta daudela partida garrantzitsuak jokatzera. Gainera, ikustekoa da Laskurain zein momentu onean iristen den final honetara. Jokoz oso ongi dabil eta mentalki ere oso indartsu. Alde horretatik, oso pozgarria da bi atzelariak, Iñaki Laskurain eta Aitor Zubieta, horren maila onean ikustea. Zubietaren kasuan denok geneukan nahiko argi lehenago edo beranduago goi-mailako atzelari bat izatera iritsiko zela. Bere ibilbidean oso momentu onak izan ditu, baina beti falta izan zaio erregulartasun apur bat. Iaz, esaterako, berak txapelketa jokatu nahi zuen, normala den moduan, baina enpresak ez zuen oraindik erabat prestatuta ikusten, eta ordezko moduan sartzea erabaki zuten. Eta sartu zenean, Xalarekin gainera, sekulako maila eman zuen. Aurten, txapelketa aurretik ere oso ongi zebilenez, hasieratik jokatu du eta aurreneko partidatik azkenera maila ederra eman du. Laskurainek, aldiz, urte gogor samarra pasatu zuen, nahiz eta azkenean txapelketan sartu. Hasieran gorabehera batzuk izan zituen, baina azken lau partidetan ikusgarri aritu da. Bi bikoteak enpresakoak izaki, final bikain bat ikustea bakarrik espero dut.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo