GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Gol zuri-gorriak

Ezberdinak... eta elkarren osagarri

Fernando Llorente eta Gaizka Toqueroren elkarlana da egun Athleticen arma arriskutsuena.

Amaia U. LASAGABASTER

Esan ohi den bezala, kontrako poloak elkartu egiten direlako edo, Fernando Llorentek eta Gaizka Toquerok sekulako elkartea sortu dute. Desberdintasun perfektua izan liteke beraien artekoa, Athleticen mesederako, taldeak egun duen arma arriskutsuena bilakatu baitira.

Zerikusi gutxi dute. Adina -25 urte biek- eta aurkako atearekiko sentitzen duten erakarpena, gehienez. Llorente haurtzarotik harrobian zaindutako etorkizun oparoko jokalarien eredu izan liteke, ia-ia «laborategiko produktu» bat: luzea baina trebea, geldiezina buruz baina hankak arintasunez mugitzeko gai dena, areako gizona baina hegaletatik taldekideentzat aukerak sortzeko ahalmena eta ohitura duena. Toquerok, berriz, lokatz arteko futboletik etorritako jokalarien eredu izan liteke, gabezia teknikoak kemenez eta esfortzuz gainditzen dituena. Salbuespen batekin: behe mailetako taldeetan hainbat denboralditan aritu izan arren, 24 urte besterik ez zituen Athleticera heldu zenean; ikasteko denbora zuen, beraz. Eta erronkari eusteko gai izan da urte luze honetan, baita indarra bere bertute bakarra ez dela erakusteko gai ere.

Azken hamalau hilabete hauek -2009eko urtarrilean heldu zen gasteiztarra Lezamara- ez dira, baina, Toquerorentzat soilik izan onuragarriak. Gero eta hobeto moldatzen da Llorenterekin, eta bien zenbakiak hobetu dituzte eta, ondorioz, Athleticenak ere bai. 19 gol sartu dituzte guztira Ligan -Lehen Mailako bikote gutxik gainditzen duen kopurua eta talde zuri-gorriak berak sartu dituenen erdia-; horietatik gehienak zelaian biak batera arituz.

Denak, Toqueroren kasuan. Zazpi gol sartu ditu aurten eta den-denak bere taldekidearekin batera ospatzeko aukera izan du, zelaian baitzegoen. Eta ia denak Llorenteri dagokionez. Sartu dituen hamabietatik hiru besterik ez ditu lortu gasteiztarra aulkian zegoela.

Saiatu dira gainerako taldekideak antzeko elkartea osatzen, Eibartik etorritako jokalaria ordezkatuz, baina saiakerek ez dute emaitza berbera izan. Markel Susaeta, Oscar de Marcos, Iker Muniain... Denak kokatu ditu Joaquin Caparrosek Llorenteren alboan noiz edo noiz denboraldian zehar, eta emaitza onak ere egon diren arren, Caparrosek argi dauka zein den gustukoen duen bikotea. Gainontzekoek hegalekin -edo, are gehiago, ordezkapenarekin- konformatu behar izan dute.

Osagarriak

Ez da zenbaki kontu hutsa. Joko aldetik, etekinak gainontzekoek lortzen dituztenean ere, gero eta hobeto ulertzen dute elkar.

Toquerok hegaletik erdiratu, Llorente arean zain dagoela; rolak aldatu, bigarrena jokaldiaz arduratuz eta lehena areako gizon bilakatuz; Llorentek baloi luzea orraztu Toquerok behetik amaitzeko; gasteiztarrak baloia arrapaladan igo bere taldekideak azken esfortzua egin dezan... Aukerak gero eta zabalagoak dira; are gehiago taldea azkenaldi honetan jokatzeko era desberdinak ikertzen hasi denetik.

Azken partidan adibide garbia aurki daiteke. Racingen aurkako bigarren gola Llorentek «fabrikatu» zuen, arean sekulako jokaldia eginda sartuz, azken pasea Toquerok atera errematatzeko. Mesedea eskertu zion honek bigarren zatian, Llorenteri egindako penaltian amaitu zuen erdiraketarekin, hegaletik igo ondoren.

MARKAK

Beren denboraldi onena gauzatzen ari dira golegile zuri-gorriak eta aurreko markak dagoeneko hautsi dituzte. 21 gol sartu ditu Llorentek -12 Ligan, 8 Europa Leaguen eta 1 Kopan- eta 7 Toquerok, denak Ligan eta San Mamesen.

Prohibido encerrarse en el Nou Camp

Es difícil saber cómo jugarle al Barcelona y más en el Nou Camp. Pero en el Athletic tienen claro cómo no deben hacerlo, encerrándose a la espera de aguantar el empate a cero inicial.

«Tenemos que estar bien armados atrás -reconoció XabiCastillo- y tratar de cortar los pases desde el centro del campo. Pero no podemos tener miedo de ir arriba, porque si en el Nou Camp te encierras, te va a llegar el gol más tarde o más temprano». Coincide Ander Iturraspe, para el que aun dando por supuesto que el Barcelona parte como clarísimo favorito, a los rojiblancos no les queda más remedio que ir a dar la cara. «Hay que ser realista y saber que será complicado puntuar, pero tenemos que salir a dar la cara y a ganar el partido. Si no vamos con esa mentalidad, podemos salir mal parados», aseguró.

Es probable que el centrocampista repita en el once titular por tercera jornada consecutiva, después de que Pablo Orbaiz, pese a su mejoría, siga sin entrenar con el grupo. Los que ya trabajan con aparente normalidad son Fran Yeste y Óscar de Marcos, con lo que, sobre todo el primero, pueden entrar en la convocatoria.

GARA

Cinco meses de espera tras presentar una denuncia en Ibaigane

Las cosas de palacio van despacio. Hace cinco meses que un socio del Athletic presentó una denuncia en el de Ibaigane y todavía está a la espera de la respuesta.

Este socio presentó el pasado mes de noviembre en la oficina de atención al socio una denuncia contra Fernando García Macua y Mónica Durango, al considerarles responsables de la vulneración de cuatro artículos de los estatutos, por la presencia de los medios de comunicación en la pasada Asamblea de Compromisarios. Ante la falta de noticias, se dirigió a Ibaigane, donde se le indicó que se había dado traslado de la denuncia no a la Comisión de Disciplina, sino a la Junta Directiva, lo que el socio no acaba de entender «porque eso le convierte en juez y parte del asunto».

Desde Ibaigane, sin embargo, aseguran que los propios estatutos establecen este recorrido. «Es la Junta directiva la que convoca la Comisión de Disciplina», recuerdan.

Lo cierto es que, cinco meses después, la denuncia de este socio sigue sin respuesta.

A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo