GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Jesus Mari Mendizabal 2010/4/7

Elebakarra

EL DIARIO VASCO

Elebakarra (hizkuntza bakarra dakiena) baino kaiku harroputzagorik ez da, askotan. Berea eta kito. Itsu. Berea bakarrik dago munduan; belea hesola puntan bezala. (...) Nire onetik ateratzen nau horrek. Izan ere, geure inguru hurbilean badabil makina bat handiusteko asta-belarri. Fruitu gutxiko adarra, tente.

Orain denbora asko ez dela, telebista-kate espainol batean, Pekin Expres programa zegoen. Lehiaketa bat, bina-binaka, Txinan. Bikote andaluz batek, Pekingo auzoetan inork ez ziela beren kastillanoa tutik entenditzen eta, ondo gogoan dut nola, ernegatuta, «Madarikatuok analfabeto hutsak dira!» esaten zieten aurpegira. Gaztelaniaz, jakina. Eleak eta beleak banatu zituen etxo horrek, gure etxean behintzat.

Herenegun, Nafarroan, Erriberako lehengusina batekin hizketan ari ginela, berdin. Tunisian ibili berria omen da, puntarik punta; eta, seguruxeagotan ere, inork ez omen dio espainolezko hitzik itzuli inon. To...!

Eta gaur bertan, joango naiz eguerdian txuri bat hartzera auzora, eta elebakarren batengandik entzun beharko dut, neure lotsarako: «Ea noiz arraio idazten duzun guk entenditzeko moduan». Gaztelaniaz, alegia. Bistan da, baldinbaitere, por supuesto... Nire onetik aterako ez naute ba.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo