GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun aro Gipuzkoa Basket Madrilera bisita

Etxetik kanpoko bolada txarra Estudiantesen aurrean hautsi nahian

ESTUDIANTES-LAGUN ARO

A. G.

Aspaldiko partez aste oso lasaia bizi izan du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek, DKV Joventuten aurka irabazi eta Xacobeok Barakaldon galdu ostean. Jaitsierako postuak bi garaipenera daude berriro eta etorkizuna ez da horren ilun ikusten.

Dena den, Pablo Lasoren mutilek garaipen gehiago behar dituzte estutasun gehiagorik ez izateko. Ahal bada, baita etxetik kanpo ere, Donostiatik urrun jokaturiko azken zortzi neurketak galdu baitituzte. Askotan, Kanaria Handiaren aurka kasu, egundoko egurra jasota gainera.

Bolada txar horri akabera emateko ez dira lekurik aproposenera joan, ordea. Izan ere, Estudiantesek ez du bere kantxan azaroaz geroztik galdu. Hala ere, baikor mintzo da Pablo Laso astean zehar, nahiz eta Barbourrek eta Pankok asteon arazo fisikoak nozitu. «Azken garaipenak moral handia eman digu eta horretaz baliatu nahi dugu Madrilen irabazteko», esan du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo