GARA > Idatzia > Kultura

ZINE TXIROA

Kolonbiako arhuakar indigenak Oreretan

Datorren ostegunean, apirilaren 15ean, «Nabusimake, memorias de una independencia» dokumentala emango dute Oreretan, 19.30ean, Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta. Ondoren, solasaldia izango dute, Maria Izquierdo arhuakar indigenarekin.

Dokumentala

Kolonbiako iparraldean bizi den arhuakar herriaren gorabeherak azaltzen ditu dokumentalak. Zehazkiago esanda, beraiek eskatu gabe 1910. urte inguruan ezarri zitzaien kaputxinoen misioaz dihardu. Hala, dokumentalak kaputxinoak beraien lurretatik bidaltzeko borroka kontatzen du. Izan ere, hamarkadetako deskulturizatze prozesua jasan ondoren, azkenean, 1982an, modu ausart eta baketsuan lortu zuten kaputxinoak bidaltzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo