Xanti Begiristain Madotz | Iruñea
Zorionak «Egunkaria»ri
Badakigu borroka ez dela bukatu, baina epai hau, argi eta garbi, oso garaipen garrantzitsua izan da behintzat euskalgintza osoarentzat. Dagoeneko, makina bat pertsonak esan duten bezala, kaltea egina dago eta ez zuen sekula santan gertatu behar; inork ez ditu konponduko egindako minak eta hondamendiak, baina oraingoz behintzat goza dezagun guztiok garaipen garrantzitsu honekin. Zorionak «Euskaldunon Egunkaria»ko ukitu, eragindako eta kaltetutako guztiei, eta bereziki besarkada bero bana Xabier Oleaga, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendiri.
Erne! Jarrai dezagun lanean ahalik eta gehiena lortzeko, eraso antidemokratiko honen aurrean. Apirilaren 25ean nik ere izan nahi nuke Bilboko Euskalduna jauregian, nire sostengua transmititzeko eta nire poza partekatzeko. Laster arte!