GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Liher Goienetxea Fradua «astillas» | Bermeo

Eta epaituko dute

Espainian pertsona bat epaituko dutela jakin dut egunkarietatik. Pertsona on bat batzuentzat, gupidagaitza beste batzuentzat; begi zorrotza gauza batzuentzat, itsua beste gauza batzuentzat. Garzonek mugagabeko boterea izan du (eta du) euskal disidentzia abertzalearen zilegizko ideiak deuseztatzeko bere Auzitegi Nazionaletik, baina gatza bota du frankismoaren zaurira, preskribitzen ez diren frankismoaren hilketetara, eta hori espainiar faxismoak ez du barkatzen. Hortaz, epaitu egingo dute euren ongilea izan zena, torturatuen aurrean itsua izan zena, euskal independentisten Damoklesen ezpata. Bada, epai dezatela eta jar dezatela gupidagaitzago bat bere lekuan, guk, euskal abertzaleok, independentziarako bidea marratua daukagulako eta bide hori etenezina da dagoeneko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo