GARA > Idatzia > Euskal Herria

Milaka lagun atera dira kalera Preso Politikoen Nazioarteko Egunean

Urtero bezala, atzo ere, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna zela-eta, milaka pertsona atera ziren kalera euskal preso eta errefuxiatu politikoen eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzera. Euskal Herriko hamaika txokotan elkarretaratzeak izan ziren. Bestalde, Guardia Zibilak hainbat traba jarri bazituen ere, ostegunean egindako martxari esker, preso politikoekiko elkartasuna Estremerako espetxera eramatea lortu zuten parte hartzaileek.

p016_f01_148x132.jpg

GARA

Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren karietara, milaka lagun mobilizatu ziren euskal preso eta errefuxiatu politikoen eskubideen alde. Ostiralero bezala, Euskal Herriko hamaika txokotan izan ziren kontzentrazioak.

Horrez gain, iragan asteartean eman zioten hasiera Gasteizko Amnistia Asteari, 80 bat parte hartzaile izan zituen futbito txapelketarekin. Hurrengo egunean, preso dauden Zumai Olalde eta Iker Araguasi idazteko mahaitxo bat prestatu zuten eta horren ostean herri bazkaria egin zuten.

Espetxera martxa

Bestalde, Guardia Zibilen oztopoen gainetik, euskal preso politikoekiko elkartasuna ostegunean egindako martxari esker espetxera iritsi zela adierazi zuten. Gauean, Euskal Herrira bueltatu zirenean, berriz, Gasteizko gaztetxea «txiki geratu zen» Elkartasun Jaialdian.

Bilboko eta Gasteizko campusetako hainbat gazte Madrilera abiatu ziren herenegun. Estremerako espetxea izan zen lehenengo geltokia, eta gero Valdemorora eta Soto de Realera joateko asmoa zuten. Hamaikak aldera iritsi ziren eta ikurrinak, megafonoa eta txalaparta hartuta kartzelako inguruetara hurbildu ziren. Ordubetez, txalapartaren doinuak lagunduta, oihu eta oihu jardun zutela jakinarazi dute.

Autobusera itzuli zirenean hamabost bat guardia zibil zituzten zain. Hasiera batean, autobusera sartzeko inolako eragozpenik jarri ez bazieten ere, Polizia berehala igo zen autobusera identifikazio agiriak erakusteko agintzera.

«Irratirako elkarrizketa bat egiten ari zen lagun bati telefono deia mozteko» agindu zioten poliziek, eta debeku horren atzetik, telefono guztiak kenduko zizkietela egin zieten mehatxu, martxan parte hartu zuten solidarioen esanetan. Segidan, banan-banan, autobusetik jaitsarazi, identifikarazi, errepidearen beste aldera bidali eta lurrean eserarazi zituzten gazteak. «Martxa nork antolatua zen, Segikoak edota talde feministaren batekoak ote ginen behin eta berriro galdetu ziguten, ea Korrikan parte hartzen genuen eta abar», salatu zuten. Poliziek nesketako bati horrelako ekimenen batean beste inoiz izan al zen galdetu zioten eta neskak ezetz erantzun zien. «Datuak pasata beste ekimen batean identifikatua izan zela jakin zutenean honakoa esan zuen guardia zibiletako batek: `me ha mentido, la hija de puta no es virgen'». Argazki kameretako txartelak kendu eta bertako argazki guztiak ezabatu zizkieten.

Handik bi ordura, autobusean sartzen utzi zieten, baina Guardia Zibila berriro ere autobusera igo, arduradun baten izena emateko eskatu eta «terrorismoa goratzea» leporatuko zietela mehatxu egin zieten. Gazteek, berriz, arduradunik ez zegoela eta denak solidarioak zirela erantzun zieten.

Horren ostean, Guardia Zibilak pare bat pankarta, megafonoa eta hainbat banderola kendu zizkieten. Gasteizerako bidean zirela, lau lagun EHNA falta zitzaiela ere konturatu ziren. Hortaz, iritsi zirenean, Ertzaintzarenera jotzea erabaki zuten hori salatzeko, baina ertzainek EHNA ez dela dokumentu ofiziala esanda salaketarik ezin zutela jarri erantzun zieten.

Gasteizera iritsitakoan, Gasteizko Gaztetxeko jaialdia hasi zuten Lizarrako Zaplasteko taldearekin. Nafarroako taldeak bukatu zuenean, ekitaldi politikoa egin zuten eta unibertsitateko kide zituzten eroritako militante Aranba eta Trujori ere omenaldi xumea egin zieten bertso eta lore eskaintza batekin. Jarraian, Ze Esatek! taldeko kideek ordu txikietara arte luzatu zen jaiari ekin zioten.

oztopoak

Herenegun, Bilboko eta Gasteizko campusetako hainbat lagunek Madrilgo espetxeetara martxa egin zuten. Estremerako kartzela inguruetan elkartasuna adierazteko oihuka aritu ondoren, 15 bat guardia zibil zituzten zain eta ekimenarekin jarraitzeko trabak jarri zizkieten.

HIRU ATXILOTU

Azken atxiloketak salatzeko Mutrikun egindako elkarretaratzean 30 bat lagunek hartu zuten parte. Ertzaintzak identifikatzeari uko egin zioten hiru lagun atxilotu eta Eibarko komisariara eraman zituen. Hori salatzeko ere manifestazioa egin zuten.

Decenas de movilizaciones en varias localidades de Euskal Herria

Como cada viernes, decenas de concentraciones se repitieron en todo Euskal Herria en defensa de los derechos de los presos vascos. En Hendaia, por ejemplo, 80 denunciaron además las últimas detenciones, en especial las de Iker Sarriegi y David Pla; 200 personas participaron en la manifestación de Lekeitio y 175 en la concentración; 30 en Mutriku, donde según relataron a GARA, la Ertzaintza arrestó a tres personas que se negaron a ser identificadas y posteriormente agentes de la Policía autonómica trasladaron a estas personas a la comisaría de Eibar; en Mundaka se movilizaron 21 personas; 25 en Zegama y 49 personas fueron en Lizarra.

Asimismo, en Legorreta se reunieron 27 personas; 203 en Ondarroa; 36 fueron en Ugao; 30 en Amurrio; 44 en Arrigorriaga; 62 en Soraluze; 44 en Zestoa donde también hubo una manifestación; otras 40 en Tafalla; 132 en Ordizia; 40 en Elgoibar; 25 en Elizondo, donde anteayer 100 personas participaron en la bienvenida a Petri; 74 en Lazkao y 51 en Leioa.

En Zarautz 205 personas se concentraron y posteriormente se manifestaron; 320 en Iruñea; 242 en Orereta; 70 en Arbizu; 100 en Urretxu-Zumarraga; en Bilbo, frente a Sabin Etxea, se concentraron 140 personas; 60 en Oñati; 68 en Bergara y en Algorta 200 personas participaron en la concentración y en el acto de bienvenida a Marije Fullaondo.

En la localidad vizcaina de Gatika se movilizaron 16 personas; 63 en Etxarri -Aranatz; 20 en Bera; 514 en Gasteiz y 780 en la manifestación posterior; y 40 en Leitza donde se concentraron sin portar carteles «ante la amenaza de la Guardia Civil», informaron. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo