GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Legorretako Udala, hitzetatik harago, legorretarren ordezkari duina

Legorretako Udalak irakaspen polita eskaini zuen atzo, Prodema enpresa batzordearen proposamena onartuz. Herrian dagoen enpresa horrek 16 langile kaleratzeko asmoa agertuta, langileek borrokari heldu diote, arazoa negoziazioaren bidez konpontze aldera. Halaber, Udalera jo dute elkartasun eske eta enpresarekiko gatazkari irtenbide bat aurkitzen lagundu dezan. Baita bi eskaerak onartzea lortu ere. Edonondik begiratuta ere, eredugarria da Legorretako Udalak proposamen hori onartu izana. Alde batetik, udala benetan herritarrengandik hurbilen dagoen instituzioa izan daitekeela erakutsi, eta herritarren arazoak bere egin eta konpontzeko ahaleginak egiteko prest agertu delako. Bestetik, Udalaren erabaki horrek balio handiagoa hartzen du instituzio gehienen ohiko jokaera ezagututa, ez baita ohikoa instituzioak horrela inplikatzea; aitzitik, horrelako arazoetan bitartekari lanak egiteko ahalmen handien dituzten instituzioek eskuarki indartsuenaren interesen mendeko jarrera erakutsi ohi dute, ahulenari bizkarra emanik. Hortaz, Legorretako Udala, hitzetatik harago, legorretarren ordezkari duin gisa agertu da. Eredugarri eta txalogarria, inondik ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo