GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

DEIA Josu Torre 2010/4/12

Susmagarria

(...) Utz dezagun, beste gabe, Baltasar Garzón sospetxapean auziperatzen dutela. Berebiziko ekimena egiteagaitik edo, hobe, intentzioa erakusteagaitik soilik bere epaikidee batzuen aurrean jarriko dute. Frankismoak egin eta eragindako sarraskiak arakatu nahi zituen eta Falangekoek eta besteren batek argi esan diote 1977.ean Amnistia eman zela eta Francorenak krimenak, izan ziran arren, lehenagokoak direla. Ezuzteko edarra ematen du horrek urteotan epai-izar-tzat jotzen duten batentzat. Espainian zehar eta nazioarteko hainbat foroetan bere legea edo uztezkoa esarri nahi izan duen sasi jaungoikoak holako huts nabarmenik egitea bitxikeritik haratago doa. Bera da, inor izatekotan, Konstituzioaren babesle behinena eta aipatu amnistia hori behin betirako oinarritzat hartu zen legedi garrantzitsu horretan.

Baltasar Garzón, beraz, susmagarria da, legearen kontrako uztezkoa, delitugilea, gaizkilea. Presuntoa. Eta nola diren kontuak, ustezko delitu konkreturen salaketarik edota frogarik ez duten 40 bat politikari 12tik 20 urterarteko kartzelara zigortzeko arriskuan daude presunto horren ustezko salaketen erruz. Badakit ez dela hain sinplea baina utzi nazazue ironia pixkat erabiltzen. Justizia benetan askea edo politikatik at bada, Garzón jaunak edo zorioneko Eskubidezko Estatuak neurri berean hartu behar zituen alde bat eta bestea. Hainbat disgustotatik librako zan, Batasunak baino hainbat delitu gehiago egin eta izenpetu duen Falangea legez kanpo utzi bazuen.

Balitza, dena den, justiza politikatik hain apartean ez egotea eta euskal politiko buruzagi hoiek gartzelan mantenduz elkarrizketarako hurbilago nahi izatea. Bai, ondo irakurri duzue, negoziatzeko esan nahi dut, EAEko oposizioko alderdi nagusiko gidariari gaizki baderitzo ere. Oraingoan gainera, berdin dio Madrideko edo Gasteizko Gobernuaren partidua izan tratantea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo