Espetxe politikaren «testiguak» ezabatu nahi dituzte, Etxeraten ustez
Espainiako Gobernuak espetxe politika «kriminala» salatu dezaketen «testiguak» ezabatu nahi dituela esan zuen atzo Etxeratek. Halaber, azken egunotako polizia operazioa euskal preso politikoen elkartasunaren kontrako «erasoa» dela nabarmendu zuen, abokatuak, senide eta lagunak eta preso ohiak baitaude atxilotuen artean. Laugarren eguna egingo dute gaur Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikaturik.
Manex ALTUNA |
Asteazkenean abiatutako polizia operazioa euskal preso politikoenganako elkartasuna azken hilabeteetan jasaten ari den «etengabeko erasoaren» adibide nabarmena da, Etxeraten iritziz. «Euskal Herrian abagune historikoa zabaldu daitekeen garai honetan, Espainiako Gobernuak betiko errezeta errepresibo eta antzuak aplikatu eta euskal preso politikoekiko elkartasunari eraso dio beste behin ere», esan zuten.
Presoen senide eta lagunen elkarteko kide Natxi Aranburuk eta Jone Artolak adierazi zutenez, Gobernu espainolak ez du bere jarduna salatu dezakeen «testigurik» nahi eta horrexegatik atxilotu dituzte abokatuak, senideak eta euskal preso politiko ohiak.
«Itsu, mutu eta gor gura dituzte presoak; Euskal Herriko errealitate sozial, politiko eta kulturaletik erabat isolatuta», adierazi zuen Aranburuk.
Etxerateko kideak atxilotutako hamaika pertsonen «ibilbide oparoa» eta presoen defentsan erakutsitako «konpromisoa» nabarmendu zuen. «Indarrean dagoen espetxe politika kriminalak sortzen dituen basakerien testigu eta salatari duinak dira», gaineratu zuen.
Atxilotutako Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuak direla gogora ekarriz, Gobernu espainolak bere «bidegabekeria juridikoak» auzitan jar ditzaketen eta inkomunikazioa amaitutakoan atxilotuen egoera larria salatu dezaketen abokatuak isilaraztea duela helburu esan zuen Aranburuk.
Horrez gain, «espetxe politika eta bere ondorioak salatzen dituzten senideak, elkartasunaren alde lanean jarraitzen duten preso ohiak edota utzikeria medikoengatik hildako presoak gogorarazten dituzten margolariak -Erramun Landari errefe- rentzia eginez-» gogoko ez dituela eta horiek «ezabatu» nahi izatea egotzi zion PSOEren Gobernuari.
Ildo horretatik, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak eta Estatuko Segurtasun idazkari Antonio Camachok egindako akusazioak ere kritikatu zituzten. Espetxe politikaren osagarri gisa «hedabideen intoxikazioa» eta «gezurrak» erabiltzea leporatu zioten Rubalcabari eta bere jarduna nazien gobernuko propaganda ministro Joseph Göbbelsenarekin alderatu zuten.
Oztopoak oztopo, euskal preso politikoekiko elkartasuna eta haien eskubideen urraketen salaketak ez duela etenik izango nabarmendu zuten. Adibide gisa, urtarrilaren 2an Bilbon egindako manifestazio erraldoia aipatu zuten, eta gaur arra- tsaldean Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitu zuten. Arratsaldeko bost eta erdietan abiatuko dira mobilizazioak.
Kezkaturik eta berririk gabe
Laugarren eguna beteko dute gaur atxilotuek Guardia Zibilaren eskuetan. Atxilotu zituztenetik saiatu dira horien abokatuak eta Bizkaiko eta Gipuz- koako abokatuen elkargoetako dekanoak lehenbailehen epailearen aurrera eraman zitzaten, baina orain arte ez dute inolako erantzunik jaso.
Etxerateko hainbat kiderekin batera, atxilotuen hainbat senitarteko izan ziren atzoko agerraldian, besteak beste, Erramun Landa, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre eta Arantza Zuluetaren senideak.
Atxilotuek jaso dezaketen tratuaren inguruan ere kezkaturik daudela adierazi zuten Etxerateko kideek. Ostegunean Landa eta Agirre Basurtuko ospitaletik pasatu zirela jakin zen, baina beren senideek ez dute inolako berririk edo azalpenik jaso. Gainera, aipatu beharra dago Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak uko egin diola torturaren kontrako protokoloa aplikatzeari.
Sopelako Zipiriñe ikastetxeko irakasleek ere beren kezka agertu zuten Agirreren osasun egoeraren inguruan, eta Lakuako Hezkuntza Sailera jo dutela adierazi zuten neurriak har ditzan eskatuz, Guardia Zibilak eskola barruan atxilotu baitzuen beren lankidea.
Dos manifestaciones denunciarán esta tarde en Bilbo y Donostia la última operación policial. Las movilizaciones partirán a las 17.30 de la plaza del Sagrado Corazón de la capital vizcaina y desde el Bulebar donostiarra. Gazte Abertzaleak, las juventudes de EA, han sido el último agente en sumarse a las protestas. EA y diferentes colectivos también han anunciado que acudirán. Representantes de distintos ámbitos de la sociedad, así como decenas y decenas de familiares y amigos de los arrestados, comparecieron el jueves en el frontón donostiarra del Antiguo y convocaron las movilizaciones para esta tarde. Entre los rostros conocidos se encontraban el director de «Berria», Martxelo Otamendi, el capitán de la Real Mikel Aranburu y el ex jugador Aitor López Rekarte, y el actor Ramón Agirre, así como un sinfín de letrados y allegados de presos políticos vascos.
Las protestas continúan también en las localidades de los detenidos. Así, en Zornotza se manifestaron anoche 250 personas. Y en Usurbil, en la concentración se conoció que ha sido denegado el habeas corpus para Joxe Domingo Aizpurua, pese a su enfermedad.
GARA
El ministro de Interior español Alfredo Pérez Rubalcaba rebajó ayer el nivel de las acusaciones en contra los tres letrados detenidos en la última operación policial y se limitó a señalar que hacían cosas «fuera de la lógica». Según afirmó, los arrestos de Arantza Zulueta, Iker Sarriegi y Jon Enparantza «no son por ejercer el derecho de defensa, que está protegido constitucionalmente», sino por otras razones que, según adelantó se conocerán «de aquí a dos o tres días», cuando se desvelen más datos del sumario.
En la rueda de prensa ofrecida el jueves para explicar la operación, Rubalcaba no dudó en afirmar que las investigación ya estaba «cerrada» y que contaban con pruebas suficientes para demostrar las acusaciones. En las declaraciones realizadas ayer desde el pueblo toledano de Illescas
insinuó que Zulueta, Sarriegi y Enparantza estarían acusados por la Guardia Civil de «coaccionar» a presos políticos vascos y seguir «órdenes de ETA». Asimismo, dijo que habrían facilitado información sobre personas o instalaciones para futuros atentados, que según difundieron le tendrían como objetivo a él mismo
Por su parte, el periódico «El Correo» aseguraba ayer que las autoridades francesas no daban por segura la imputación de David Pla. El Ministerio de Interior español aseguró tras su detención el viernes en Hendaia que era el «responsable del departamento del aparato político de ETA dedicado al apoyo a los presos y denominado HALBOKA, del cual dependería el grupo de detenidos esta semana». Sin embargo, en la información publicada recalcaban que Pla hace vida normal en Lapurdi desde hace años y que su encausamiento dependerá de que la Guardia Civil pueda aportar pruebas en su contra. GARA