GARA > Idatzia > Euskal Herria

Pasaiako badiako sarraskia argitzeko eskatu dute Azpeitian dozenaka lagunek

p023_f02.jpg

GARA | AZPEITIA

Martxoaren amaieran Ertzaintzak, Auzitegi Nazional espainolaren aginduz, manifestazioa egitea eragotzi bazien ere, atzo Pasaiako sarraskia argitzeko eskatu zuten Azpeitian. Oraingoan, ez zuten 1984an Pasaiako badian tiroz hil zituzten lau euskaldunen heriotza salatzeko inolako oztoporik izan.

Martxoan, hain justu ere, Pasaiako Sarraskia Argitu taldeak eguerdirako manifestazioa deitu zuen eta horren ostean Azoka Plazan herri-bazkaria eta gaztetxean kontzertua ziren egitekoak. Dignidad y Justicia talde ultraeskuindarrak hala eskatuta baina, Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen protestaldia. Talde honek «delituak» gerta zitezkeela eta «terrorismoa goratzeko ekitaldia» zela argudiatu zuen eta epaileak hala berretsi zuen.

Azpeitiko hainbat erakundek babesa agertu zuten: tartean, EA, Aralar eta ezker abertzalea indar politikoak; EHNE, LAB eta ELA sindikatuak; eta Bilgune Feminista, Azpeitiko Gazte Asanblada eta gazte independentistak zeuden.

Orduko protesta galarazita, Pasaiako Sarraskia Argitu taldeak mozioa aurkeztu zuen Udalean. Martxoaren 30ean hautetsi independentisten, EAren eta Aralarren botoei esker onartu zen eskaera; EAJ abstenitu egin zen bozketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo