GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Errugbia Top 14

Jardunaldi bat falta dela, Aviron jaitsieratik atera da

Jokalari zuri-urdinek Montauban aurkari zuzenaren zelaian jokatuko duten azken jardunaldian berdinketa nahikoa izango dute mailari eusteko.

AVIRON 33

BRIVE 25

Jon LEUNDA

Avironek mailari eusteko lehen urratsa eman zuen atzo Brive mendean hartuta, baina azken finala datorren larunbat arratsaldean jokatu beharko du Montaubanen. Atzoko emaitzen ostean bi taldeon artean egongo da jaisteko geratzen den postu bakarra. Zuri-urdinei berdinketa nahikoa dute, baina errugbian berdinketak ez dira ohikoak izaten, eta garaipenaren bila aterako dira.

Baionakoek bazekiten atzo irabazita jaitsieratik aterako zirela baina ez zutela salbazioa eskuratuko, eta garrantzitsua zen beste zelai batzuetara begira egotea ere. Garaipena lortuta, atzetik hiru talde uzteko itxaropena zuten, nahiz eta Albirenak ez zuen balio, horiek jaitsita baitaude. Ezustea, ordea, Bourgoinek eman zuen Stade Toulosaini irabazita, eta horrekin ia mailari eustea lortu dute. Montaubanek, berriz, Montpellierrekin galdu egin zuen etxean. Jaitsierako borrokan ziren bi talde horiek, eta Montpellierrek salbazioa lortu du, eta orain Montauban dago jaitsieran. Beraz, zuri-urdinek Montaubanen izango dute aurtengo final handia.

Partida bera polita izan zen atzo. Bi taldeek zuten asko jokoan, Brivek Ligako final-laurdenetan izateko aukera baitzuen oraindik, eta biek helburuei eusteko garaipena behar zuten. Neurketa irekia izan zen, eta hori talde bakoitzak lortutako entsegu kopuruan ongi nabaritzen da, bakoitzak hiruna lortu baitzituen. Onena Garcia izan zen, hiru transformazio eta lau zigor gauzatuta.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo