GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoen Binakakoa

Sorhuetek eta Ozafrainek ez dute ezusterako tarterik utzi eta finalean dira

SORHUET-OZAFRAIN 40

ETXEBERRI-EZKURRA 32

Jon LEUNDA

Sorhuetek eta Ozafrainek lortu zuten atzo Binakako finala jokatzeko txartela, eta datorren larunbatean 18.00etatik aurrera Agusti Waltariren eta Thierry Etxetoren aurka neurtuko dira Baionan Moderne trinketean.

Sorhuet eta Ozafrain ziren irabazteko faboritoak, eta ez zuten hutsik egin, nahiz eta amaieran apur bat sufritu behar izan zuten. Markagailua beti alde izan zuten, eta gakoa jokoan egon zen, hor bi faboritoak nagusi izan baitziren. Gainerantzean parean izan ziren. Sakearekin, Etxeberri bera nagusi izan zen, eta galdutakoetan ere ez zen alderik egon, baina bai egindakoetan, eta hori jokoaren ondorioa izan zen.

Markagailua 39-23 jarri zenean, partida berehala amaituko zela zirudien, baina bederatzi kintze jarraian egin zituzten Etxeberrik eta Ezkurrak; horrek apur bat arduratu zituen irabazleak eta dirua jokatu zutenak, baina amaieran ez zen ezusterik izan, eta finalean txapelketa hasi zenean aurreikusten ziren bi bikoak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo