GARA > Idatzia > Euskal Herria

Elkartasun martxa Gasteizko gaztetxetik Langraitzera

GARA |

Gasteizko gaztetxetik Langraizko espetxera ibilaldia egin zuten igandean euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko. Gaztetxearen 22. urteurrena ospatzen ari dira egunotan eta gogoan izan nahi zituzten ospakizunetan parte hartzerik ez duten «gaztetxero» guztiak.

Langraizko espetxeko sarreraraino eraman nahi izan zuten gaztetxea, «askatasun haizez hormak zipriztinduz». «Noizbait justizian sinesterik badugu, etxera bueltako bidea hastean izango da», adierazi zuten. Ekimenaren berri emateko bidalitako oharrean nabarmentzen zutenez, «espetxeak askatasuna lapurtzen» duen bitartean, «gaztetxeak askatasunaren ateak irekitzen dizkigu, gu geu izateko aukera. Elkartasunaren eskola izan da bertatik pasa garen guztiontzat».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo