Iñaki de Juana epaile aurrera eramateko eskatu du Patxi Lopezek
GARA |
Patxi Lopez lehendakariak Iñaki de Juana preso politiko ohia «lehenbailehen» aurkitu eta epaile aurrera eramateko eskatu zuen atzo. Joan den astean jakin zen De Juana martxoaren 25etik ez dela Belfasteko komisariara sinatzera joan, bere aurkako estradizio prozesua eskuartean duen epaitegiak agindu zion bezala. Lehendakariaren iritziz, preso ohi donostiarra desagertu izana «ezbeharra» da, Estatu espainolean epaitua izan daite- keelako.
Alde horretatik, De Juana aurkitzeko eta epailearen aurrera eramateko lanak «areagotu» beharra dagoela esan zuen.
PPko idazkari nagusi Maria Dolores de Cospedal ere mintzatu zen gai honen gainean eta Espainiako Gobernuak Ipar Irlandako Gobernuari azalpenak eskatu beharko lizkiokeela adierazi zuen.