GARA > Idatzia > Euskal Herria

Errauste planta sei urtez atzeratzeko eskatu du berriro Usurbilgo Itunak

Lakuak Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroari (GHKZ) beharrezko duen Ingurumen Baimen Bateratua eman ondoren, Usurbilgo Itunaren sinatzaileek errauste-planta sei urtez atzeratzeko egin zuten eskaria berretsi dute. Euren ustez, denbora tarte horretan Zero Zabor programarekin hondakinen arazoari konponbidea eman dakiokeela erakutsi behar da lehendabizi, «errauste-planta toxiko eta izugarri garesti bat egin aurretik».

p016_f01.jpg

GARA |

«Gaikako bilketa eraginkorra, birziklatzea eta konpostajea dira zaborren arazoa konpontzeko gakoak, eta ez teknologia kutsakor eta arriskutsuak». Hori berretsi dute Usurbilgo Ituna sinatu zuten erakunde, talde, sin- dikatu eta alderdiek. Hain justu, aurreko ostegunean Lakuako Ingurumen Sailak Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) eman zion Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Zentroa eraikitzeko proiektuari.

Hala, Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalek Zubietan zentroa eraikitzeko lanak «epe laburrean» hasiko direla iragarri ondoren, itunaren sinatzaileek Gipuzkoako Aldundiari erraus- te-planta sei urtez atzeratzeko eskaera egin dio berriz ere. Horrekin batera, sei urte horietan Zero-Zabor programa Gipuzkoa osoan ezartzeko deia ere egin zioten. Izan ere «errauste-planta toxiko eta izugarri garesti bat egin aurretik jakin behar baitugu gai ote garen hondakinen arazoa errausketarik gabe konpontzeko», azaldu zuten.

Errauste-plantari IBB agiria eman izana gogor gaitzetsi zuten Donostiako ezker abertzaleko kideek. Planta hori eraikitzeak zentzurik ez duela diote, eta «are gutxiago egungo krisi garaian eta Zabalgarbiko errauste-plantarekin gertatutakoa ikusita». Horrez gain, azpiegitura horren eraikitze lanak «eraikuntza enpresa handientzat negozio itzela» direla salatu zuten, baita «ondoren mantentze lanetan ariko direnentzat ere». Euren ustez, «ez da kasualitatea» baimena Usurbilgo alternatiba Hernanin eta Oiartzunen martxan jarri baino gutxi lehenago ematea.

Hernani eta Oiartzun hastear

Hain zuzen, datorren igandean, maiatzaren 9an, abiaraziko dute Hernanin atez ateko hondakin bilketa; Oiartzunen, berriz, maiatzaren 23an hasiko dira, hasiera batean aurreikusitako data maiatzaren 5a bazen ere. Bertako Udaletik ohar bidez jakinarazi zutenez, «herritarrei zerbitzu osoa eta egokia eskaintzearen mesedetan hartu da atzeratzeko erabakia». Azpiegitura arazoak dituztela jakinarazi zuten; alde batetik, komertzio eta ostalariei banatu beharreko ontziak ez direlako garaiz iritsi, eta, bestetik, aportazio zein larrialdi guneak eta garbigunea ez daudelako prest.

Hala ere, igandean atez atekoari ongietorria emateko festa egin zuten herriko hainbat eragilek antolatuta. Done Eztebe plazan egin zen ekitaldia goizean eta Txan Magoak egin zituen gidari lanak. Bestalde, bizilagunak kuboak hartzeaz ere arduratu ziren.

Atez atekoa edo 5. edukiontzia

Aralarreko batzarkide Rebeka Uberak, bestalde, Carlos Ormazabalek Batzar Nagusietan materia organikoa jasotzeko martxan diren bi sistemen ingu- ruko datuak, atez atekoarenak eta bosgarren edukiontziarenak, eman ditzan eskatu zuen.

Ohar bidez, Uberak Ormazabali «bi sistemei buruzko datuak alderatzen ari ote diren» eta «5. edukiontziarekin egin bezala, atez ateko sistemaren proiektu piloturik jartzeko asmorik ote duten» galdetu dio.

hitzaldia bilbon

Ezker abertzaleak antolaturik, ostegun arratsaldean, 19.30ean, atez ateko bilketaren gaineko hitzaldia eskainiko dute Batzar Nagusien Bilboko egoitzan. Imanol Azpiroz Sanmarko-ko lehendakariordea izango da hizlaria.

olio-edukiontziak

Bilboko Udalak etxeko olioa jasotzeko 95 edukiontzi jarriko dituela azaldu zuen atzo. Olioa plastikozko ontzietan bota beharko da, gehienez bost litrokoetan. Bildutako olioarekin biodiesela egingo du birziklatze planta batek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo