GARA > Idatzia > Kultura

Ipar Uriberen banaketa dela-eta, zortzi eskualde lehiatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

Txapelketan 72 bertsolarik eman dute izena, azken edizioan baino hamar gehiagok. Guztira, 17 bertso saio izango dira eta eskualde bakoitzak jarriko ditu gai jartzaileak, antolatzaileen esanetan, parte hartzea sustatzeko.

p042_f01.jpg

GARA | BILBO

Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeetan lehiatuko dira 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bertso saioak. Azken bien eskutik etorri da aurten berritasuna, izan ere, orain arte Ipar Uribeko eskualdea zena, aipaturiko bi horietan banatu da. Beste berritasunetako bat parte-hartzaile kopuruan dago, atzo Bilbon egindako aurkezpenean Aitor Arrutia eta Beñat Vidal bertsolariek esan zutenez, 72 bertsolarik eman dute izena, azkeneko edizioan baino hamar gehiagok.

Miren Dobaran, Bizkaiko Aldundiko euskararen sustapenerako zuzendariak azaldu zuenez, gero eta lehiakide gaztegoak dira, eta gaineratu zuen azpimarratzekoa dela adin eta baldintza guztietako jendea parte hartzera gerturatu izana, «garrantzitsuena euskara erabiltzea eta bertsolaritza zabaldu eta sustatzea» delako.

Zortzi eskualdeen artean banatuko diren hamazazpi bertso saioak datozen egunotan hasiko dira, eta finalak, berriz, datorren igandean hasiko dira Arratian. Bertsolariek egin beharko duten lana bi ataletan banatuko da. Lehen atalean binaka zortziko nagusian eta txikian hiruna bertso egiteaz gain, bakarkako lana ere eskatuko zaie. Bigarren atalean berriz, binaka hiruna bertso egin ostean, kartzelako lana eskatuko zaie, gaia jarrita hiru bertso egin beharko baitituzte doinu eta neurri librean.

Gai jartzaileei dagokienez, eskualde bakoitzak bereak jarriko ditu, «eskualdeetako bertsozaleen eta inguruko jendearen parte hartzea ziurtatzeko» helburuz.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatuko dira eskualdeetako txapeldunak, aurreko edizioko finalistak, eta sailkapena nagusia kontuan izanik, hogeita hamar bertsolariko zerrenda osatu arte. Kanporaketak, berriz, urrian eta azaroko lehen asteburuan ospatuko dira, eta azaroan eta abenduko lehenengo asteburuan finalaurrekoak jokatuko dira. Dena prest izan beharko da abenduaren 18rako, orduan jakingo baita, finala lehiatu ostean, txapeldunaren izena.

La obra de Animalario «Urtain», sobre la vida del popular boxeador, fue la ganadora absoluta anoche de la XIII edición de los Premios Max de las Artes Escénicas, al lograr nueve de los doce galardones a los que optaba, entre ellos los de mejor espectáculo, director y actor principal, Roberto Alamo (en la imagen). Maite Agirre y Garbi Losada recibieron el premio al mejor autor teatral en euskara por «Putzuak lehortzen». Un error en la web de la SGAE filtró el palmarés antes de la gala de entrega.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo