GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz buruko Promozio txapelketa

Errestoan aurkitu zion Lasak zirrikitu bakarra Lemunori

Bere debuteko egunean itxura bikaina -batez ere airez- eman zuen Lemuno, 16-21 irabazten joan zen.

ARITZ LASA 22

LEMUNO 21

Jon ORMAZABAL

Majo sufrituta, eta Martinez de Irujok Asier Olaizolaren aurka larunbatean markagailuari emandako iraulia baino zailagoa gauzatuz -16-21 galtzen joan zen- lortu zuen Aritz Lasak finalerdietarako sailkatu zuen garaipena, bere debut egunean itxura bikaina eman zuen Lemunoren aurka. Partida osoan markagailuan atzetik joan eta gero, sakean aurkitu zuen urretxuarrak lapurtarraren defentsa bikainari min egiteko zirrikitu bakarra.

Egindako azken hamabi tantoetatik, hamabi sakez lortu zituen Aspeko aurrelariak eta horixe izan zen bere garaipen sufrituaren oinarria. Gaur egungo pilotari modernoen gisara, airez erantzun nahi izan zien Lemunok Lasaren sake gehienei eta hortxe bakarrik erakutsi zituen zenbait gabezia Asegarceko pilotari berriak.

Gainontzean, oso debut partida ona osatu zuen zeresana emango duen pilotari honek. Estreinako partida txapelketa batean jokatzea batere erraza ez den arren, lasai antzean irten zen kantxara eta partidan berak agindu zuen une oro, azken txanpan izan ezik.

Gainditu ezinda

Eskuinarekin botera pilota nahikoa bizi jotzeaz aparte, airez joko ikusgarria erakutsi zuen Lemunok, bai sotamanoz eta batez ere defentsa lanetan. Partida hasiera honetan Aritz Lasa oso deseroso aritu zen, lapurtarra gainditzeko lekurik inondik inora aurkitzen ez zuela eta pilotalekua txiki egiten zitzaion, aurkaria goitik pasatu ezinda.

Bosnako berdinketa egin ostean, frontoian behar den lekuan kokatu ezinda, urretxuarrak ohi baino gehiago huts egin zuen piloteoan eta Lemunok markagailuan ihes egitea lortu zuen, hasieratik bere aurka nabarmen izan zuen dirua bere alde ekartzea lortuz.

15-9koaren ondoren, Aritz Lasak susperraldi bat izan eta sakearekin min egiten hasi zitzaionean heldu zitzaizkion estutasunak lapurtarrari, baina aldeak mantendu ahal izan zituen, batere garbia izan ez zen bolea bati eta Aspeko pilotariak kanpoan zela kexu zen pilota bati esker.

16-21ekoarekin, Kolonbian jaiotako pilotariak amestutako debuta eskura izan zuen, baina ihes egiten utzi zion. Airez zabalera nabarmen ihes egin zion pilota batek sakea Aritz Lasari eman zion eta urretxuarrak bikain aprobetxatu zuen. Ordura arte izan ez zituen urduritasunek hartu zuten lapurtarra eta, airez sartu edo botera itxaron, zalantza horretan, ihes egin zion garaipenak, nahiz eta zaleen artean oso itxura ona eman.

Emaitza honekin Aritz Lasa finalerdietarako txartela eskuratu duen lehen pilotaria da eta hurrengo jardunaldian Urrutikoetxearen aurka jokatu beharreko partidak ez dauka garrantzirik beretzat, bai, ordea, Zaratamokoarentzat. Stephane Lemunok, bestalde, aurrera egiteko inolako aukerarik ez duen Asier Berasaluzeri irabazi eta Aritz Lasak garaipena eskuratzen ote duen zain egon beharko du.

Festival rematador en Legazpi

La emoción también estuvo presente en el estelar del otro festival programado ayer en Legazpi, que celebraba el día grande de sus fiestas patronales. Los pelotazales que llenaron el Urbeltz de la localidad guipuzcoana salieron encantados de un choque en el que Juan Martínez de Irujo -que quiso jugar a parejas a pesar de estar inmerso en el Manomanista- y Titín se dieron un atracón rematador. Entre ambos consiguieron la friolera de 23 tantos en juego, 12 por parte del vigente campeón individual y once del pelotari riojano.

Aunque durante casi todo el rato la iniciativa del partido la llevaron los colorados, el choque desde el comienzo fue igualado y muy disputado. Tanto Titín como Irujo se esmeraron en ataque, pero tras madurar muchísimo cada tanto. Cada punto logrado en el marcador fue fruto de largas sesiones de defensa y ataque.

En la zaga, Merino -que ocupará el hueco en el Manomanista de Promoción dejado por Julen Retegi- no acusó para nada el ritmo de jugar un estelar de primera y Martínez de Eulate recuperó su mejor versión.

GARA

agertokiak

Espero bezala, lehen mailako partidak Iruñean -Arretxe II.a / Retegi Bi- eta Eibarren -Patxi Ruiz / Xala- jokatuko dira. Bigarren mailakoan, Leizak eta Beroizek ostiralean jokatuko dute Orduñan eta Mendizabal II.ak eta Merinok igandean Astelenan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo