3.000 langile inguru
Gipuzkoako grafikagintzan bost greba egun deitu dituzte LAB, ELA eta CCOOk
LAB, ELA eta CCOO sindikatuek bost greba egun deitu dituzte datozen asteotarako Gipuzkoako grafikagintza sektorean lan hitzarmena berritzeko negoziazioan Adegik aurkeztu dituen neurriak guztiz «atzerakoiak» direla-eta. Sindikatuek salatu dutenez, patronalak «funtsean» hitzarmena guztiz berritzea proposatzen du, izan ere, aurreko hitzarmeneko 60 artikuluetatik 29 ezabatu ditu. Hala, Adegik «oraingo hitzarmenaren izatea bera» zalantzan jartzen duela baieztatu dute. Besteak beste, 3.000 langile inguru dituen sektorean soldatak izoztea proposatu du patronalak, baita urteko lanaldian 59 ordu gehitzea, antzinatasuna ezabatzea, 120 orduko malgutasuna ezartzea nahiz «hainbat eskubide sindikal» suntsitzea ere.