GARA > Idatzia > Ekonomia

LABek Hezkuntza Berezian murrizketak baztertu eta baliabideak exijitu ditu

GARA | DONOSTIA

Gasteizko Gobernuko Hezkuntza Sailak azken zazpi urtetan Hezkuntza Bereziko langileekiko izan duen «utzikeria» salatu zuen atzo LAB sindikatuak prentsa ohar baten bidez. Izan ere, kolektibo honek zazpi urte daramatza lan hitzarmena negoziatzeko zain, eta orain Lakuak langileen eskubideak urratzeko «aldebakarreko erabakiak» hartu dituela salatu zuen LABek, besteak beste, lanpostuak murriztu nahi baititu Isabel Celaa buru duen Sailak.

Hala, Hezkuntza Sailari Hezkuntza Berezian ezartzen ari den murrizketa neurriak bertan behera uzteko exijitu zion eta behar bereziak dituzten ikasleei «kalitatezko hezkuntza publiko eta integratzailea» eskaintzeko, langile taldea zein baliabide teknikoak ezin direla murriztu aldarrikatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo