GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskalerria Irratia 25 urtez baimen eske

Martxan jarri zenetik dagoeneko 23 urte igaro badira ere, atzo Euskalerria Irratiko zuzendari, langile eta entzuleek baimen eskaria aurkeztu zuten Diputazioan. Duela 25 urte egindako eskari bera aurkeztu zuten.
p013_f0258390.jpg

J.A. |

Euskalerria Irratiarentzat emisio baimena eskatuz idatzi bat aurkeztu zuten atzo hogeita hamarren bat lagunek Nafarroako Diputazioan. Hain justu, atzo hogeita bost urte idatzi bera eraman zuten, orduan Iruñeko alkate eta Iruñeko Komunikabideak S.A.ko lehendakari Miguel Javier Urmenetak sinatua.

Mende laurden geroago, irratiko zuzendari Mikel Bujandak GARAri azaldutakoaren arabera, «lehen erantzunik gabe geratutako» eskaria egin dute berriro; «gauza asko aldatu dira, baina, beste askok berdin jarraitzen dute». Bide horretan, gaur egun Iruñerriko bizilagun euskaldunei zuzendutako euskarazko hedabide bat «beharrezko» eta «posible» dela defendatu zuen Bujandak eta, beste behin, «emisio eskubidea» errespetatzeko eskatu. Bujandak, gainera, Gobernuari ea euskara edo euskalgintzarekin zerikusia duten guztiekin berdin jokatzen duten edo beraiei «bestelako tratua» ematen dieten galdetu zion.

«Azken hamarkadetan Gobernua ez da gai izan Euskalerria Irratiari emisio baimena aitortzeko, nahiz eta proposamena arrazoizkoa izan», salatu zuen irratiko zuzendariak.

Aldundian aurkeztutako dokumentu euskaratuan ¯1975ean gaztelaniaz egin zuten¯ emisio analogikoaz gain, digitalerako baimena ere eskatu zuten eta, bitxikeria gisa, oraingoan sinatzailea Maitena Urmeneta izan zen, alkate ohiaren alaba.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo