GARA > Idatzia > Euskal Herria

Astebete igaro ostean, zutik dirau AHTren aurkako erresistentzia guneak Zornotzan

GARA |

Maiatzaren 17az geroztik, Zornotzako Laginetxe auzoko baserri bat «erresistentzia gune» bilakatu dute hainbat lagunek. Hain zuzen, AHTren eraikuntza lanetatik 200 metro eskasera dago baserria eta ubide baten zutoina bertan kokatzea aurreikusita dago proiektuan. Jabeak apirilean utzi behar izan zuen etxea, jabetza kendu baitzioten.

AHTren aurkako ekintzaileetako batek egunkari honi emandako azalpenen arabera, baserri horretatik obrei aurre egiteko erabakia publiko egin eta gutxira Adif-eko ordezkariak eta Ertzaintza hurbildu ziren eurengana. Bertan noiz arte egoteko asmoa zuten galdegin zietela eta lanen atzerapena eurek ordaindu beharko zutela «mehatxu» egin zietela salatu zuen ekintzaileak. Eurek baina, argi dute ahal adinako denbora tartean jarraituko dutela bertan.

Bestalde, gaur Zornotzan AHT lanetan ari den Balzola SA-ren Bilboko eraikinaren aurrean elkarretaratzea egingo dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo