GARA > Idatzia > Kultura

Henri Rousseauren ametsezko oihanak Bilboko Guggenheimen loratu dira

Frantziar artistaren heriotzaren mendeurrenean, bere lanen erakusketa paratu dute Bilboko Guggenheim museoan. Autodidakta izan zen Henri Rousseau, eta pintura-teknika propioa asmatu zuen, collagearen antza duena eta gerora kubistek-eta erabiliko zutena. Berandu hasi zen margotzen, eta artelan gutxi utzi zituen. Ezagunenen artean dira, zalantzarik gabe, bere irudimenean asmatutako oihanak, ez baitzen sekula benetako batean egon.

p039_f01_199x108.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Basileako (Suitza) Beyeler Fundazioarekin batera antolatutako erakusketa paratu berri du Bilboko Guggenheim museoak, Henri Rousseau (1844-1910) frantziar margolariari eskainia, bere heriotzaren mendeurrenean. Komisario lanetan Philippe Büttner -Beyelerren aldetik- eta Susan Davidsonek jardun dute; azken hau Guggenheim New York museokoa.

Modernitatearen aitzindari, Rousseau berandu hasi zen margotzen, 40 urte inguru zituela, lanetik kanpoko aisialdian, eta gerora Parisko arte aretoetan sartzea ere lortu zuen arren, artelan gutxi utzi zituen. Egin, esaten zituenen erdiak egin omen zituen, ipuin asmatzaile hutsa zen-eta, umeak bezala. Esaterako, Mexikon Maximilianoren ondoan gudan ibilitakoa zela esaten omen zuen, inoiz Amerika zapaldu ez zuen arren.

Bilbon aurkeztu den erakusketan margolariak sortutako 30 maisulan inguru dira ikusgai -neurri txikikoekin hasi eta margo handiagoetara salto eginda-, bere ibilbidearen garapena eta horretan landutako gaiak aztertzeko aproposak: oihanen pintura ezagunak -liburu, lorategi botaniko edo zooak bisitatuta sortu zituenak, ez baitzen inoiz baso urrutietan ibili-, Parisko eta inguruko paisaia-pinturak, erretratuak, alegoriak eta ohitura eszenak. Eta Guggenheimeko era- kusketa honetan, modu horretara atondu dituzte bere margoak, gaika eta ez kronologikoki.

Oihanen pintura ospetsuetara bueltatuta, «ezaguna zuena baztertu eta irudimenezko mundu basatietan murgildu zen, tamaina handiak erabiliz. Baso horietan, ikusleari errealitate sinesgarri gertatzen zaion irudimenezko paisaia islatzea lortu zuen».

Rousseauren margotzeko era oso naif-a zen, eta ingenuoa. Ez zuen arte ikasketarik egin, baina modernismora hurbildu zen, eta Parisko arte aretoetan sartzea ere lortu zuen. Modu horretan, margolari garaikideekin harreman gutxi izan zituen arren, artista gazte grinatsu eta apurtzaileen arreta bereganatu zuen, Picasso eta Kandinskirena, esaterako. Azken honek, gainera, lan bat baino gehiago erosi omen zion.

Estilo edo teknika aldetik, argazkiak hartzen zituen abiapuntu, gero berak collagearen antza hartzen zuten lanak sortzeko, gizaki eta animaliak oso aurrez aurreko moduan margotuta. Eta lerro hauen gainean ageri den «Futbol-jokalariak» lanaz gain, gutxitan agertzen da mugimendua bere artelanetan.

Aduanan zuen lana utzi eta bizimodu bohemioa izan zuen Rousseauk. Bere bizitzako azken bost urteetan saldu zituen, batez ere, margolanak -lehena, «Lehoi gosetia antilope bati eraso egiten»-. Olerkizale izaki, lan dramatikoren batzuk eta musikalen bat ere idatzi zuen, antza.

Guggenheim museoak frantziarrari buruzko txostenean dioenez, «artearen historian Rousseauk duen garrantzia konposatze-teknika berrietan eta lan egiteko modu zehatzean datza. Izan ere, horiek eragin handia izan zuten garai hartako artista gazteengan, baita ondorengo belaunaldiengan ere». Aitzindari eta abangoardista baten aurrean gara, beraz: «Rousseauk sortutako lanek bide eman zioten XX. mendean ernatzen ari zen mugimendu modernistari».

Oihanean barna

Erakusketa hirugarren solairuko 305, 306 eta 307 aretoetan jarri dute, eta modu zehatz batez erakusten du Rousseauren bilakaera eta arte sorkuntza. Horretarako, gainera, areto bakoitzeko instalazioetan ezohiko aurkezpenak jarri dituzte, areto karratuetako erdiguneetan, ikuslea oihanean murgilduko balitz legez.

Erakusketa honek Bilboko Guggenheim museoak udaberri-udarako duen eskaintza biribilduko du, Anish Kapoor eta Robert Rauschenbergen «Gluts» erakusketekin batera.

La exposición de Rousseau se une a las de Rauschenberg y Kapoor, completando la oferta primaveral del museo

Conocido como el «aduanero», por la profesión que ejerció hasta que, a una edad tardía, decidió dedicarse exclusivamente a su labor artística, Henri Julien Félix Rousseau nació el 21 de mayo de 1844 en el valle del Loira, en el Estado francés, y murió en París el 2 de setiembre de 1910.

El Museo Guggenheim de Bilbo le dedica ahora una exposición, en el centenario de su muerte. Será la primera muestra monográfica en profundidad dedicada en el Estado español a este singular precursor de la modernidad.

La exposición de Rousseau viene a completar la oferta primavera-verano de la pinacoteca, en la que también se puede observar, hasta el próximo 12 de setiembre, la exposición «Gluts», dedicada a Robert Rauschenberg. La muestra recoge la última serie de esculturas y pinturas sobre metal Gluts realizadas por el norteamericano, que falleció en 2008, entre 1986 y 1995. En ella el artista ensambla objetos de metal, tales como señales de tráfico, tubos de escape, rejillas de radiadores o persianas, creando unidades integrales donde el todo es más que la suma de las partes. Junto a las citadas, destaca especialmente la muestra dedicada al británico de origen hindú Anish Kapoor. La exposición monográfica presenta esculturas de gran formato realizadas en las últimas tres décadas por el artista, en las que la interacción con el público es fundamental. Las obras intervienen claramente en la arquitectura y en el espacio en el que se ubican -como el cañón que proyecta ingentes cantidades de pintura- y, en numerosas ocasiones, se trata de obras creadas para espacios públicos, a menudo exteriores.

Junto con las temporales, el edificio diseñado por Ghery alberga la exposición permanente «La materia del tiempo», la reflexión más completa de Richard Serra en torno a la fisicidad del espacio y la naturaleza de la escultura. A. B.

COLLAGEAK

Pilaketan oinarritutako antolakuntza erabiltzen zuen bere lanetan, eta margotutako collageen antza hartzen zuten lanek. Margotzeko planoaren autonomia aurreratu zuen, gerora modernotasunaren ezaugarri.

AUTODIDAKTA

Rousseauk ez zuen arte ikasketarik burutu. Autodidakta zen eta garaiko margolariekin harreman gutxi izan zuen arren, gazteagoen arreta piztu zuen, Picassorena eta Kandinskirena, esaterako.

Fitxa

Lekua: Guggenheim museoa (Bilbo).

Data: Irailaren 12ra arte.

Ordutegia:

Asteartetik igandera, 10.00etatik 20.00etara.

Sarrera: 13 euro.

Gainerako erakusketak

(aldi baterakoak):

«Robert Rauschenberg: Gluts» eta «Anish Kapoor».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo