GARA > Idatzia > Mundua

Kolonbiako Armadako buruak kargua utzi du, bozetarako lau egun eskas falta direla

Igandeko hauteskundeetarako lau egun baino falta ez direla, Kolonbiako Armadako buruak, Freddy Padilla de Leonek, kargua utzi duela iragarri du. Hala ere, erabakiaren zergatiaren berri ez du eman, eta komunikabideek balizko arrazoi ugari aipatu dituzte horren gainean.

p021_f01_148x142.jpg

GARA

Kolonbiako Indar Armatuen komandateak, Freddy Padilla de Leon jeneralak, kargua uzteko asmoa zuela iragarri zion asteleheneko azken orduan Alvaro Uribe presidenteari. Kargu uztearen arrazoiak ez dira ezagutarazi eta presidentetzarako hauteskundeetarako egun batzuk baino falta ez direnean gertatu da.

Kolonbiako Presidentetzako eta Armadako iturriek albistea baieztatu orduko, bertako komunikabideak dimisioaren zergatiaren inguruan espekulatzeari ekin zioten. Izan ere, jeneralak urte amaierara arte egon beharko luke kargu horretan.

«Kargu uztea onartua izan da eta abuztuaren 7tik aurrera izango da indarrean», jakinarazi zion iturri ofizial batek Efe agentziari, Padillak abuztuan gertatuko den gobernu aldaketari aurrea hartu eta kargua uztera zerk bultzatu duen argitu gabe.

Bertako hedabide ugarik zabalduriko bertsioaren arabera, Gobernu berriak segurtasun arloa nahi bezala zehazteko askatasuna izan dezan utzi du kargua Padilla de Leon jeneralak.

Alabaina, beste zenbait irakurketa ere barreiatu dira. Telesur telebista katean, esate baterako, honakoa ziurtatu zuen Mauricio Pichot berriemaileak: zenbait soldaduren aurka egiten ari diren epaiketetan «estatus militarrak orain arte ematen zuen babes juridikoaren galera» gertatu izanak ekarri du Padillaren dimisioa.

«Armadako komandante Freddy Padilla de Leonek duela astebete igorri zion uzte-agiria Alvaro Uribe presidenteari», azaldu zuen Pichotek.

Gaineratu zuenez, «ofizialak bost urte zeramatzan karguan eta, antza denez, erreserbako zenbait ofizialek bultzatutako egoerak ekarri du dimisioa (...) horiek Kolonbiako Justizia estatus militarrak ematen duen babes juridikoaren galera dela-eta lur jota dagoela ziotelako».

«Itxuraz, soldadu horiek egindako delituen ikerketa ohiko auzitegietan egiten ari da, eta ez epaitegi militarretan, lehen egiten zen bezala».

Kargu uztea igandean egingo diren Presidentetzarako hauteskundeetarako lau egun falta direnean jazo da, eta Kolonbiako zenbait eskualdetan FARC eta ELN talde errebeldeen balizko erasoen aurrean alerta egoera dagoenean.

Padillaren erabakia publiko egin baino lehen Armadako zenbait buruzagik tropen artean atsekabea nagusitzen ari dela adierazi zuten.

Eskutitz luze batean, Padilla jeneralak esker ona adierazi zion Uriberi, Armadaren buru izateko berarekiko izandako konfiantzagatik. Gainera, Uriberen agintaldiaren ikur izan den Segurtasun Demokratikoaren Politikaren arrakasta goraipatu zuen. Izan ere, Padilla militarren buruzagitzan izan den epean, FARCen aurka inoiz egin diren operazio ezagunenak egin dira.

Ibilbide entzutetsua

Esate baterako, 2007an FARC gerrillaren aurkako operazio batean Tomas Molina Caracas eta Gustavo Rueda Diaz buruzagiak hil zituzten. 2008an, «Fenix» operazioaren barruan, errebeldeen kanpaleku bat bonbardatu eta Raul Reyes ezizenez ezaguna zen buruzagia hil zuten. Ingrid Betancourt askatu zuen ekintza militarra ere Padillaren esku egon zen.

Hala eta guztiz ere, haren ibilbideak bestelako zeresanik ere eman du, tartean gertatu baitira «falsos positivos» deritzen kasuak. Izen hori ematen zaio, buruzagien aurrean puntuak irabazteko asmoz, Armadak gazteren bat hil eta gero, borrokan zendutako gerrillari gisa aurkezteari.

Porfirio Lobo ensalza la democracia hondureña ante Álvaro Uribe

El presidente hondureño, Porfirio Lobo, garantizó ayer que las instituciones de su país conservarán la estabilidad, afirmando -junto a Álvaro Uribe- que «no hay ningún riesgo de que la democracia sufra ningún tipo de estrés».

Lobo recaló en Bogotá antes de partir hacia Perú para agradecer a Uribe y al mandatario peruano, Alán García, el apoyo brindado tras la crisis política desatada en Honduras tras el golpe de Estado contra Manuel Zelaya.

En Latinoamérica, sólo Colombia, Perú, Costa Rica, El Salvador, Panamá y Guatemala han reconocido la legitimidad de Lobo, vencedor de los comicios organizados por el régimen golpista. GARA

ESPEKULAZIOAK

Dimisioaren berri izan orduko, hedabideek zergatien inguruan espekulatzeari ekin zioten, eta zenbaitek Armadaren barruan gertatzen ari diren hainbat egoera aipatu zituen.

DIMISIOAK

Telesurren arabera, Finantza Analisi eta Ikerketa Unitateko buru Mario Arangurenek ere kargua utzi du. Bi egun barru, legez kanpoko espioitza egiteagatik auzipetuko du Fiskaltzak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo