GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

«Horiek beste maila batean jokatzen dute»; «ez ba, horiek beste kirol bat praktikatzen dute»

Hizkera arruntean, ez kirol arloan soilik, baizik eta bizitzaren edozein alorretan, norbaitek bere ohiko jardueran ingurukoak baino maila altuagoa duenean, «beste maila bat ez, beste kirol bat» praktikatzen duela esan ohi da. Bada, kirolean ere badira diziplina berbera jorratu arren «beste kirol bat» praktikatzen duten lagunak. Bartzelona futbol taldea da, akaso, gehienei burura etorriko zaion adibidea. Baina badira gure inguruan hainbat kirolari ikuspuntu horretatik nabarmengarriak. Eta, jakina, gurean mendirako zaletasuna norainokoa den kontuan hartuta, jarduera horretan topa daitezke horren zenbait adibide. Iñurrategi anaiek hasieratik jorratu zuten esandako ikuspuntua. Era berean, Felix zendu zenetik, Albertok bidelagun berriak topatu ditu, baina beti filosofia berberarekin: alpinismoa egitea, unean uneko modari jarraitu beharrean, eta kanpotik ezarritako erronkei baino gehiago, norberak ezarritakoei jarraituz. Ikuskera hori nabari da Alberto Iñurrategik, Mikel Zabalzak eta Juan Vallejok Broad Peakera igotzeko egingo duten saiakeran. Adituek erronkaren zailtasuna azpimarratzen dute; halere, hori kirol horren ezaugarrietako bat da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo