Azpiegitura berriak
Aro berriko pilotalekuak
Bigarren Mailako finalerdia jokatuko den Zallako Mimetizek pareta urdinak ditu, telebistan hobeto ikusteko.
Jon ORMAZABAL
Hamabost urte baino gehiago dira Asegarcek Gasteizko Ogetako paretak berdez pintatzeko «sakrilegioa» egin zuenetik eta pilotan tradizioak duen pisua handia den arren, denok moldatu gara orain betikoa iruditzen zaigun pilotalekuen itxurara. Telebistak bultzatu zuen aldaketa hura eta beste iraultza baten aurrean egon gaitezke, larunbatean inauguratuko duten Zallako Mimetiz pilotalekuaren paretak urdinez margotuta baitaude telebistaz pilota egokiago ikus dadin. Eta horixe izan daiteke gainerakoen etorkizuna ere, irudiak gaur egungo kirol profesionalean duen garrantzia izugarria kontuan izanda.
Asegarceko ordezkariak Leandro Capetillo alkateari ideia horrekin joan zitzaizkionean, pilotalekua urdinez margotzeko proposamenak ezustean harrapatu zuen, baina ondo ulertu zuen ez zuela «inolako zerikusirik Zallako kolorea urdina izatearekin, proba batzuen arabera, telebistan hobekien ikusten omen dena delako baizik. Gainera lehenengoa izatea ere ohore bat da». Dena dela, Valentziako trinketen batek kolore horiek ditu dagoeneko.
«Jendeak ondo uler dezan, autobideetako kartelen irudia baino ez da kontuan izan behar, urdinak dira, letra zuriekin eta hori hala da ikusgarritasuna izan zedin», argitu zuen orain gutxi Iñigo Salbidea Asegarceko ordezkariak. Kasu honetan, pilotak izango dira zuriak eta koadroak banatzen dituzten arrastoak horiak izango dira.
Dena dela, ikusgarritasuna onena izan dadin, ez du edozein urdinek balio. Iruñeko Labriten egindako zenbait proben ostean, urdin tonalitate berezia aukeratu dute -Bilbo izenekoa- eta horixe izango da erabiliko dena.
Printzipioz 700 lagunentzako lekua izango duen pilotalekua apirilaren erdialdean ziren estreinatzekoak, baina azkenean larunbat honetan zabalduko da ofizialki. Lehen sakearen ohorea Pablo Berasaluzek -Apraiz bikote duela- edo Oinatz Bengoetxeak -Begino izango da bere atzelaria- izango du, txaparen arabera, eta ondorenean Beroiz eta Urrutikoetxea bigarren mailako finalean leku bat izateko lehiatuko dira nor baino nor.
Handienaren lehian
Zallakoari, aldiz, laster amaituko zaio Euskal Herriko pilotalekurik «modernoena» izateko ohorea, izan ere, Bilbo eta Iruñea pilotalekurik handiena nork egingo lehian sartuta baitaude, nahiz eta jokoan den Buruz Burukoan harmailetako itxurak kaskarrak izan.
Gauzak normal joanda, Iruñeko Reyno de Navarra Arena erraldoiaren barruan kokatutakoa izango da zabaltzen lehena, baita pilotazalerik gehien bilduko dituena ere: 3.021. Aurreikuspenak beteko balira, datorren urteko martxoaren amaiera, apirilaren hasierarako prest egon daiteke, hau da, hurrengo buruz buruko finala bertan joka liteke. Sadar futbolzelaiaren aldamenean dagoen eraikinean, dena dela ez da pilotalekua soilik egongo, 10.000 lagunentzako lekua duen kantxa bat ere izango da.
Printzipioz, frontoi berriaren eraikuntzak ez luke zertan Udalarena den Labriten iraunkortasuna zalantzan jarri, eta pilota jaialdi arruntak, orain arte bezalaxe, hiriburuko erdigunean dagoen pilotalekuan jokatuko lirateke, berria final eta ikusmin handiko partidetarako utziz. Kristalezko errebotea eta beste zenbait berrikuntza izango dituen arren, kostako zaio «Bombonera»ren xarma berdindu ahal izatea.
Bilbon, berriz, urte asko eman dituzte profesionalen arteko esku pilota partidarik gabe eta, atzerapenak atzerapen -lurren kutsadura, enpresarekin arazoak...- datorren urtean zabaldu nahi dute 2.800 ikusle izango dituen Miribillako pilotalekua.
Datorren udaberrian ireki nahi duten Sadarreko pilotaleku berria izango da Euskal Herriko handiena, 3.000 ikusleentzat izango duelarik lekua.
Aurreikuspenak behingoz betez gero, Miribillako frontoi berria ere datorren urtean zabaldu nahi dute, 2.800 ikuslerentzat lekua izango duena.
Rubén Beloki ya está en la última fase de la recuperación de la lesión de rodilla que se produjo cuando disputaba el parejas, ya que ayer por la mañana realizó su primer entrenamiento en frontón desde finales de enero.
Bajo la supervisión del director deportivo de Asegarce, Salvador Bergara, el zaguero de Burlata disputó un pequeño mano a mano dentro del cinco con Peñagarikano en el Beotibar de Tolosa, en el que trabajó los movimientos, la coordinación de los mismos y el golpeo de la pelota.
El zaguero declaró a asegarce.com que acabó satisfecho tras el entrenamiento y que tiene buenas sensaciones con respecto a su rodilla derecha.
Rubén Beloki se vio obligado a abandonar en la segunda jornada del Parejas -jugaba como zaguero de Oinatz Bengoetxea- debido a la aparición de un edema óseo -acumulación de líquido- en su rodilla izquierda. A pesar de que se libró de tener que pasar por el quirófano, el tiempo de recuperación se ha alargado y necesitará por lo menos dos semanas más para reaparecer en las canchas. J.O.