GARA > Idatzia > Kultura

Europako abangoardia eszenikoa plazara dakar ACT jaialdiak

Zazpi urte dira Bizkaiko Antzerki Ikastegiak ACT jaialdia abiatu zuela, eta jada Europan eredu ere bihurtua da; joera eszeniko berrienak, izan dantza, antzerki zein performance, taularatzea du xede eta 15 bat herrialdetako 150 artista inguruk hartuko du bertan parte. ACT jaialdia Bilbo eta Barakaldon izango da, ekainaren 1etik 5era, eta geroxeago, ekainaren 7tik 13ra, ReACT jaialdia, Basaurin, aurrekoaren luzapena, harribitxi hautatuak eszenaratzen dituena.

p041_f01_153x116.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkialdia dugu ACT, aurten zazpigarrenez jokatuko dena, datorren asteartean, ekainaren 1ean hasita. Bizkaiko Antzerki Ikastegiak, BAIk, «abangoardia sortzaileen lana» sustatu beharra dagoela iritzita antolatzen duen jaialdiak «haize berriak dakartza gurera», atzoko aurkezpenean babesleek esan zutenez.

«Aurtengo egitaraua inoizko nazioartekoena da», nabarmendu zuen jaialdiko zuzendari Fer Montoyak. Oholtzara 40 minutuz azpiko 50 lan inguru eramango dira -hamabost herrialdetako artistek emanak-, eta horietarik 17 lan labur izango dira lehiaketan. Aparte, antzerki ikastegietako sei lan, 14 lan filmiko eta beste ezagutzeko parada ere izango da. Dantza, antzerki eta zinema ikastaro zein hitzaldi irekik osatuko dute jaialdia.

Atalak labur aipatzearren, lehiaketak Laburract ataleko pieza laburrak jasoko ditu, Dantzinek arte eszenikoekin harremana duten bideo edo zinema lanen lehiaketa eta erakusketa izango da, eta ReACTek bigarren aukera bat emango die zenbait lani, astebete geroago eta Basaurin.

Topagune eta erakusleiho

«Xede garrantzitsuena antzerkiaren belaunaldi berriei ateak ireki eta etorkizuneko antzerkiari bidea ematea du jaialdiak». Eta lehiaketa baino gehiago topagune, erakusleiho eta trukerako esparru izan nahi duenez, ACTmosfera arratsak ere jasoko ditu Kafe Antzokiko bazkalosteak, ekimenean parte hartzen duten artistek elkarren berri izan dezaten, antolatzaile taldeko Joseba Lazkanoren esanetan. «Jaialdia finkatu eta zabaldu egin da, baita Europan eredu bihurtu ere» -egun sei jaialdiko sarea sortua dute-.

Lehiaketako epaimahaia nazioartekoa da oso. Eta sariei dagokienez, 1.500 euroko dirusaria izango da Dantzinen, eta 3.000 euroko dirusaria Laburract-en.

VANGUARDIA

El Festival se caracteriza por la inclusión entre sus representaciones de las piezas más audaces y atrnazas más audaces y atrnazas más audaces y atrnacional. Así, entre lo más nuevo, cabe señalar la obra «Fuck you» del irlandes Jonny Backup, o la monodanza «Soommerband» de los islandeses Fiörmon.

Fitxa

Antolatzaile: BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegia (Barakaldo).

Data: Ekainaren 1etik 5era (ACT) eta ekainaren 7tik 13ra (ReACT).

Lekua: Barakaldo Antzokia (Barakaldo) + Kafe Antzokia, Bilborock, La Fundición eta BBK aretoa (Bilbo). Social Antzokia (Basauri).

Informazio gehiago:

www.bai-bai.net/act.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo