GARA > Idatzia > Ekonomia

Txostena

EHNEk Europar Batasunaren nekazaritza politika aldatzeko ekimena abiarazi du

EHNE sindikatuak Europar Batasuneko nekazaritza politika komuna aldatu beharra dagoela adierazi zuen atzo, politika horrek «nazioarteko enpresa handien interesei» erantzun beharrean, hiritarren interesei erantzun diezaien. Gasteizen egindako agerraldian, Via Campesina eta COAGekin elkarlanean egindako dokumentua aurkeztu zuten EHNEko hainbat kidek, eta iragarri zuten testua alderdiei, aldundiei eta gobernuei aurkeztuko dietela heldu diren asteetan, beren babesa jasotzeko eta, modu horretan, nekazaritza politikaren aldaketari bidea errazteko. Nekazaritza alorreko sindikatuak gaineratu zuenez, bere xedea aurten EBn «eztabaida publiko sakona» abiatzea da, esparru honetako lehentasunak alda ditzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo