GARA > Idatzia > Kirolak> Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadiren garaipena, Alemanian

Heldu da Ruben Perezen eguna

Zaldibartarrak estreinako garaipena du profesionaletan eta liderraren elastikoa ere eramango du. Pablo Urtasun hirugarren izan da.

p038_f01.jpg

Arnaitz GORRITI

«Sekula ez dut egun hau ahaztuko», onartu zuen Euskaltel-Euskadiko Ruben Perezek Viechtach-eko helmugan, Bavierako Tourreko aurreneko etapan nagusitu ostean. Zaldibartarrak Columbia taldeko Leigh Howard australiarra gainditu zuen azken metroetan eta bere ibilbide profesionaleko aurreneko garaipena eskuratu zuen. Horrez gain, itzuliko liderraren elastikoa ere eskuratu zuen. Bere taldekide Pablo Urtasun ere bikain aritu zen, eta hirugarren postuan helmugaratu zen, Gerald Ciolek alemaniarraren aurretik.

«Sekula ez dut egun hau ahaztuko. Dena ezin hobeto atera da: Dani Sesma eguneko ihesaldian sartu da eta helmugara bideko mendatean Igor Antonek eraso guztiak kontrolatu ditu. Azken metroetan aldapa bat zegoen, ongi kokatuta gainditu dut eta esprintera sentsazio oso honekin iritsi naizenez, garaipena lortu dut», esan zuen zaldibartarrak.

«Normalean Samuri -Sanchez-, Fujiri -Igor Anton- edo Koldori -Fernandez de Larrea- laguntzea dagokit, baina aukerarik sortzen bada, aprobetxatzen jakin behar da. Iaz Murtzian irabaztear izan nintzen, baina, tira, lortu dut aurreneko garaipena», aipatu zuen zuen txirrindulari bizkaitarrak.

Bestalde, nahiz eta Bavierako Tourreko aurreneko liderra izan, sailkapen nagusiari garrantzia kendu nahi izan zion. «Garaipenaz gozatzeko unea da, ez sailkapenari begiratzekoa. Biharkoa -gaurkoari buruz- beste egun bat izango da», esan zuen.

Seigarren denboraldia

Ruben Perezek sei denboraldi eman behar izan ditu profesionaletan lasterketa bat irabazteko, beti morrontza lanean ekiten dio-eta. Orbea taldean urtebete egin ostean, 2006an igo zen zaldibartarra Euskaltel-Euskadira.

«Profesionaletan daramatzadan urteotan egindako lanaren ordaina izan da sari hau. Nire familiagatik pozten naiz batez ere; amarekin hitz egin dudanean etapa amaieran baino gehiago hunkitu naiz. Migel Madariaga, Igor Gonzalez de Galdeano eta Euskadi Fundazioari eskaini nahi nioke garaipena, proiektu hau aurrera atera dadin gogor lan egiten baitute», aipatu zuen.

Atzokoarekin, seigarren garaipena batu zuen Euskaltel-Euskadik denboraldia hasi denez geroztik: Samuel Sanchezek Euskal Herriko Itzulian eta Udaberri Klasikoan; Igor Antonek, Gaztela Leonen; Pablo Urtasunek eta Beñat Intxaustik, Asturiasko Itzulian. Orotara, 2009an bezainbeste garaipen erdietsi ditu dagoeneko talde laranjak.

En EEUU verificarán lo dicho por Landis

Las autoridades federales de los EEUU barajan la opción de investigar las declaraciones de Floyd Landis contra Lance Armstrong y otros corredores, acusándolos de dopaje, fraude y conspiración. La propia UCI confirmaba su petición a las federaciones nacionales de que investiguen tales acusaciones.

Armstrong se reincorporará en Luxemburgo

Lance Armstrong, que abandonó el Tour de California por una caída, liderará al RadioShack en el Tour de Luxemburgo del 2 al 6 de junio. El texano estará acompañado por Bewley, Impey, Klöden, Machado, Rast, Rovny y Bjorn Selander.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo