GARA > Idatzia > Kultura

SARIA

Maite Agirrek emakumezkoen arteko antzezle onenaren saria jaso du Argentinan

Maiatzaren 21etik 24ra ospatu da Otoño Azul nazioarteko antzerki topaketaren XI. edizioa Azul hirian. Bertan, «¡Puta vieja Alcahueta Celestina!» antzezlanean bere Celestina paperagatik jaso du saria antzerkigile, zuzendari eta aktore ere baden Agirrek. 2004an estreinatu zen lehenengo aldiz antzezlana eta geroztik biran dabiltza. Orain arte Mozambiken, Kuban, Kolonbian eta Perun izan dira. Bertan, bizitzaren komediari buruz edo grina zoroei buruz hitz egiten da taberna batean, Celestinak ikusleak edatera gonbidatzen dituen bitartean. Lan-taldea Herme Pedroso, Andoni Etxebarria eta Kepa Fersan-ek osatzen dute. Agirrerekin batera, Guillermo Tassarak jaso zuen gizonezkoen antzezlan onenaren saria «Caballo en un incendio» lanagatik; Ita Scaramuzzak zuzendaritza saria lan berberagatik, Imagen antzerki taldeak ikuskizun onenaren saria «Submarino Amarillo» lanari esker eta sari berezia Boyokani Kyeseli taldeko Catina Verak eraman zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo